GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 17. etapa: Góriz-Pineta

Góriz-Pineta ibilbidean,Transpirenaikaren jaitsierarik bortitzenetakoa dagoela esan genezake. Pilatutako 1800 desnibelean dira beheranzko bidean egin beharrekoak. Monte Perdido mendigunea inguratuko dugu, magaletik hasi eta Arrablo sakan ederretik, Fuen Blancaraino jaisten. Añisclo zirkua gainditu eta leporaino joango gara, Pinetako bailarara Collado de Añisclo lepoaren bidetik zuzenean jaisteko. Jaitsiera gogorra dugu honakoa, nahiz eta atsedenerako geldialdiak egin edo bastoiak erabili, zangoek lana gogotik egin beharko dute (zamarekin are gehiago) jomugara minik egin gabe iristeko.

Sari gisa, Pirinioan dagoen arrakala ezagunetarikoaren goialde helezinetik ibiltzeko aukera izanen dugu eta Pinetako bailararen ikuspegi estimatuena bereganatu ahal izango dugu, soilik izerdietan gustura dabiltzanentzat erreserbatuta dagoen talaiatik.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

GÓRIZ-PINETA 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Ez daude

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Bidean: Refugio Mallata de la Fon Blanca aterpe librea. Erabilgarritasuna ezin da bermatu

Pinetan: Refugio de Pineta aterpea

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean zehar errekak daude

Iturriak Góriz eta Pineta aterpeetan, Pinetako jaitsieran

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude, elurrik ez bada

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Arrablo eta Solana sakanetan eskudela instalatuta

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK