TreckView-ren bloga. Mendiei buzuz arituko al gara?

TreckView-ren bloga. Mendiei buzuz arituko al gara?2020-03-09T21:49:06+01:00

Bazenekien mendiko istripuen zati handi bat planifikazio txar baten ondorio direla?

Bloga aztertu baduzu, ziur aski mendiko segurtasunarekin lotutako alderdiren batean duzun interesagatik izan da. Hain zuzen ere horregatik erabaki genuen TreckView izeneko abentura honetan sartzea, Trekking Track View-tik datorren hitz-joko bat besterik ez dena. Beste era batera esanda, mendi-ibilbiearen bistaratzea alegia. Ibilbidea aldez aurretik ezagutzeagatiko segurtasuna.

Konturatuko zinen gure baliabide gehienak,  StreetView-ren antzera bistaratzen diren ibilbide murgiltzaileak sortzera bideratuta daudela. Hona etortzen zaren lehen aldia bada, gure webgunea bisitatzera gonbidatzen zaitugu, eta utzi 360º-ko irudiek erabat harrapa zaitzaten:

  • Behe, erdi eta goi-mendiko trekking-ibilbideak.
  • Publiko eta adin guztientzako MTB ibilbideak .
  • Mendiko eskiko irteerak,  denbora errealean eguneratuta dagoen elur-buletinarekin.

Hainbat egunetako zeharkaldiei eskainitako atala ere badugu, kanpadenda eta trasteak soinean hartuz egiteko. Oraingoz, murgiltze teknologiarik ez dugu bertan erabiltzen, baina biharko egunean batek daki…

Bestetik zure interesa mendiko jarduerekin zerikusia duten artikuluetan soilik oinarritzen bada… agian hemen aurkituko duzu bilatzen duzuna. TreckView-ren bloga mendiezaletasunari zuzenduta dago, bertan ematen diren kirol anitzei. Hortaz, honen inguruko gaiak jorratuko ditugu gehienbat: plangintzaz, segurtasunaz, tresnez. Baita noizean behin ere, ohiko aipamen eta literatur kronikaren arteko erdibideko istorioren bat.

Zure proposamena idazten badiguzu, agian post bat idaztera animatuko gara. ¿Animatzen?

Sarrerak

Go to Top