Goi-mendiko hainbat egunetako zeharkaldiak

Kanpadendarekin egiteko zeharkaldiak

Atal honetan modu autonomoan egiteko mendiko zeharkaldiak aurkituko dituzu. Zeharkaldi hauetan garrantzitsuena soinean daramagunarekin aski izatea da, garraiatu ezin ditzakegun azpiegitura edo tokialdaketetarako beste autorik erabili gabe.

Bertan aurkezten ditugun zeharkaldi gehienek ibilbide zirkularrak dituzte, hasten diren lekuan bukatuz. Noski, horrelako ibilbideak egiterako orduan, kontrolatu ez ditzakegun baldintzek haserako planak aldatu ditzakete, eta aurretik pentsatutako ibilbidea bat batean aldatu, lesio, eguraldi aldaketak, materialak kale egitea eta antzekoak direla eta. Azken finean, modalitate honetan suertatutako eragozpenei egokitzen jakitea ezinbestekoa da.

Gauak emateko hautatutako lekuak, oro har, kanpadenda bat baino gehiago jarri edota bibakean jarduteko aproposak izateaz gain, urez hornitzeko aukera dute (kontutan izan beti edateko ur bihurtzeko gailuak soinean eraman beharko ditugula badaezpada). Jakina, batzuetan aterperen bat inguruan topatzeko aukera izango duzu… noizean behin gutiziaren batekin gozatzea ere gustuko dugu eta.

Harpidetza

Jakinarazpenak posta elektronikoz jasotzeko, ibilbide berri bat argitaratzen dugun bakoitzean.

Egin klik taldekatzeen gainean ikonoak zabaltzeko, eta egin klik nahi duzun ibilbidearen ikonoaren gainean fitxa ikusteko.

Planifikatu kanpadendarekin egiteko zeharkaldiak

Travesías de montaña

Oinarrizko informazioa

Informazio meteorologikoa eta elur-buletina denbora errealean

Zure kokapenetik abiatuta, ibilgailuz iristeko jarraibideak

Erakutsitako ibilbidearen GPS Track deskargagarria GPX formatuan

Ibilbidearen MIDE informazioa

Ibilbidearen deskribapena zatika

Bibaka egiteko lekuak, aterpeak, ur-hornidurarako lekuak, arreta bereziko guneak eta segurtasun-elementuak daudela aurreikustea

Track-aren multimedia-bistaratzea eta ibilbidearen igoera-profila