TreckView-n nola nabigatu

Orri honetan TreckView nola dabilen eta bertan nabigatzen lagunduko dizugu, eskura dituzun nabigazio-funtzioetako bakoitza erabiliz, murgiltze teknologiaz erabat gozatu dezazun. Gogoratu plangintzarako tresna bat dela, hortaz, funtzio guztiak erabiltzeak ibilbidearen ikuspegi orokor hobea izaten ahalbidetuko dizu.

Nabigazio menua

Inicio

Irudi bakoitzak aurrez zehaztutako posizio bat du, oro har, martxaren norabidean. Sakatu botoia irudia jatorrizko posiziora itzultzeko.

Panorama anterior

Aurretik dagoen argazkira eramaten zaitu.

Siguiente panorama

Hurrengo argazkira eramaten zaitu.

Mostrar / Ocultar mapa

Eskuinean dagoen mapa interaktiboa aktibatu edo desaktibatu egiten du.

Ayuda

Irudi bakoitza bistaratzeko aukerak erakusten ditu.

Aproximar

Barra de zoom

Alejarse

Zoom-aren kontrolerako botoiak

Modo de control

Arrastezko kontrol estandarraren ordez, begiradaren mugimendua imitatzen duen kontrola aktibatzen du

Activar / desactivar pantalla completa

Acceder a modo VR

Bateragarriak diren EB betaurrekoak soilik erabiliz

Joystick-a

Erakutsi/Ezkutatu nabigazio-menua eta gezien norabidean bista eramatea.

Argazki barruan ikuspegia nola aldatu

Ibilbide bakoitza osatzen duen irudi bakoitza 360ºko esfera oso bat da ardatz horizontalean eta 180ºkoa bertikalean, 2 metroko altueratik pixka bat gora hartuak, tokian kokatutako pertsona baten perspektiba ia simulatuz.

EB moduan, nahikoa da burua biratzea begirada nahi dugun lekura bideratzeko, baina PC batean hainbat aukera daude perspektiba aldaketa lortzeko.

  • Sagua erabiliz: botoi nagusia sakatuta eduki sagua mugitzen duzun bitartean.
  • Nabigazio-menuko Joystick-arekin: gezien gainean klik eginez.
  • PC-aren teklatuaren bidez: norabide-geziak erabiliz.

 

Ibilbideetan zehar nola nabigatu

Ibilbide bakoitzeko bost desplazamendu-modu daude, planifikazio-beharren edo nabigazio-lehentasunen arabera.

  1. Norabide-geziak. Norabideko geziak “chevron” formako gezi laranjatuak dira. Gezi hauek eremu jakin batean dauden aurreko eta ondorengo irudietara estekatzen dute, eta, beraz, batzuetan, gezi multzoak aurkituko dituzu norabide batean eta bestean, baina ez dira nahitaez gertukoenak izan beharrik,  GPS kokapenaren arabera. Baliteke, tarteka geziren bat ez duen argazki bat aurkitzea; horregatik, nabigatzeko aukera guztiak ezagutzea komeni da.
  2. Nabigazio-menuko joystick-a. “Panorama Anterior” eta “Siguiente Panorama”  ikonoak erabiliz, gezien multzoak sor dezakeen nahasmena saihestuko duzu eta argazkitik argazkira joan-etorriak egin ahal izango dituzu.
  3. Aurreko eta hurrengo Panoramako barra. Saguaren punteroa irudi bakoitzaren ezkerreko eta eskuineko mugetan jartzen baduzu, barra bertikal bat agertuko da, aurreko irudira (ezkerrekoa) edo hurrengora (eskuinekoa) eramango zaituena. Barra hori oso erabilgarria da pantaila osoan zaudenean edota mapa ezkutatuta duzularik  nabigatzen bazabiltza.
  4. Mapa interaktiboa. Argazki-tunelaren eskuinaldean dagoen mapa interaktiboan agertzen den ikono bakoitza irudi bati dagokio. Mapak zoom-funtzioak onartzen ditu bere ikonoen bidez edo saguaren gurpila erabiliz, baita desplazamendu-funtzioak ere, eta zure kokapuntua hautatzeko zeregina errazten du.
  5. Zonak aukeratzeko menua. Ibilbide bakoitzak menu zabalgarri bat du goialdean, eskuinaldean. Menu horretan, ibilbidea osatzen duen tarte desberdinetarako sarbidea aurkituko duzu.

EB modua

EB moduak errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz, TreckView-n nabigatzeko aukera ematen dizu. EB moduan sartzeko, EB-ren ikono nagusian edo ibilbideko nabigazio-menuaren bidez klik egitea besterik ez duzu.

EB  moduan ezin da mapa interaktiboa erabili, ezta zonen hautagailua ere, soilik argazkitik argazkira aurreratzeko aukera ematen baitu. EB formaren berezko bistaratzea inolako distortsiorik gabe aurkezten da. EB modua aktibatu ondoren, konfigurazioan sar gaitezke saguaren botoi nagusiarekin klik eginez eta behean erdialdean dagoen konfigurazio-ikonoaren gainean klik eginez.

Konfigurazioan kartoizko, Gear VR, VR One, Homido eta ColorCross VR betaurrekoetan erabiltzeko doikuntza hautatu ahal izango dugu. Gainera, konfigurazio bakoitza, konfigurazio aurreratuaren menuan alda daiteke.

Desplazamendua lurrean dauden gezi finkoen bidez edo aurreko eta hurrengo panoramako gezi gorri flotatzaileen bidez egin ahal izango da.