GR 11 Transpirenaika ibilbidearen 16. etapa: Bujaruelo-Góriz

Bujaruelo-Góriz ibilbideak, era askotako bideak erakutsiko dizkigu. Ara errekaren inguruko basoetako mendi-bide bakartiak, zein Arazas errekaren ondoko bide turistiko eta masifikatuak, besteak beste. Ordesako bailaran zehar ibiloko gara, Gradas de Soaso ur-jauzien ondotik igaro eta Circo de Soaso zirku harrigarriaren atzealderaino joango gara, bertan baita bertako ikonorik ezagunena: Cola de Caballo ur-jauzi xelebrea. Gaua Refugio de Goriz aterpearen inguruan emango dugu. Bertatik, iluntzean, Monte Perdido eta Cilindro de Marboré tontorren kolore aldatzea eta egunaren azken izpiek Gavarnie gaineko tontorretan sortzen duten profilaren kontrasteei begira. Oparietan opari, garaieran egindako gauek eskainitakoa.

INFORMAZIO BALIOGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE metodoa, mendiko ibilbideen zailtasun- eta arrisku-maila baloratzeko metodo bat da, eta Federación de Deportes de Montaña y Escalada-k (FEDME) gomendatutakoa dugu honakoa, beste federazio batzuen artean. Istripuen prebentzioa du helburu, ibilbideen eskakizun tekniko eta fisikoaren irizpideak bateratuz. Horrela, horien sailkapen objektiboagoa lortzen da.

Informazio-koadro bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoak ibilbidearen erreferentziazko informazioa du, hala nola ordutegia, desnibelak, distantzia, etab. Bestalde, eskuineko zutabean ibilbidearen zailtasunaren hainbat alderdiri buruzko informazioa agertzen da. Balioespen-eskala 1etik 5era neurtzen da (txikienetik handienera).

Metodo horrek oinarrizko informazioa ematen du ingurune aldakor batean; beraz, kontuan izan behar dugu lurraren baldintzak nabarmen alda daitezkeela. Horregatik, abiatu aurretik ibilbidearen egoera kontsultatzea gomendatzen da beti.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

IBILBIDEAREN TRACK-A AZTERTU EZAZU

  • Diagrama track-arekin sinkronizatzen da, desnibelek ibilbidean zehar izan duten bilakaera aztertzeko.
  • Aukeratu track-eko edozein puntu mapan, eta diagraman proiektatuta ikusi ahal izango duzu.
  • Egin klik erreferentzia-puntuen gainean, horiek ezagutzeko eta kanpoko mapa batean kokatzeko.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

BUJARUELO-GÓRIZ 360º ETA EB-N

BIBAKA

Gaua emateko babestutako guneak

Góriz inguruan bada guneren bat

ATERPEAK

Jateko eta lo egiteko gaitutako eraikinak

Bidean badira etxola batzuk. Erabilgarritasuna ezin da bermatu

Górizen: Refugio de Góriz aterpea

URA

Edateko urez hornitzeko lekuak

Bidean zehar errekak daude, bi iturri Ordesan eta beste bat aterpean

ARRETA

Arrisku objektiboengatiko arreta bereziko eremuak

Ez daude

SEGURTASUNA

Errailak, ainguraketak eta gainerako segurtasun-elementuak

Collada del Cebollar ondoan dagoen antenadun muineko oinaren estugunean, zaldaina eta eskudela instalatuta

GR11KO BESTE ETAPA BATZUK