GR11 PIRINIOTAKO IBILBIDEA 360º ETA ERREALITATE BIRTUALEAN
Hor egongo bazina bezala
Europako bide aktiboenetako bat da GR11 Piriniotako Ibilbidea, eta aipamen hau ez da gutxi esatea. Urtero, mendizale asko ibilbidea osatzen dituen 850 kmtan zehar murgiltzen dira bai oinez zein korriketan bidea osatzeko asmoarekin. Gutxi batzuk bizikletaren gainean edota eskiekin burutzen dute eta bakarren bat ere parapentean egitera ausartu ohi da.
Edonola ere, Pirinioak itsasotik itsasora zeharkatzea bizitzan behin gutxienez egin beharreko gauza da, baldin eta zeharkaldiak gustuko dituzun. Ibilbidea atalka egitea izaten da aukerarik hautatuena, 40 egunetako oporraldiak askotan ez baitira izaten. Hala ta guztiz ere, aukera izanez gero, tirada batetan burutzeak beste mailako esperientzia maila bat eskaintzen du, baina horri buruz hitz egiteko, badugu Blog bat…
Hemen ikusiko duzuna murgiltze teknologiak eskaintzen duen ikustaratze esperientzia bizia da, “StreetView” estiloan. Horretarako, bidearen 50 metro linealeko argazki bat atera dugu, etapa bakoitzaren xehetasunik gal ez dezazun, 360º x 180º-ko ikuspegi bakarrean eta errealitate birtualean. Gainera, TreckViewn ohikoa den bezala, zure ibilbidea denbora errealean ere planifikatu ahal izateko behar duzun informazio guztia eskura izango duzu.
Multzotan dauden ikonoak ikusteko, multzoan klik egin ezazu, eta ikusi nahi duzun ibilbidearen ikonoa sakatuz gero, bere fitxarako sarbidea izango duzu
Izen ematea
Ibilbide berriak plazaratzen ditugunean email bat jaso nahi baduzu.