Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Araizko bailara zein Lekunberriko inguruneetatik ikusita, Ttutturreko gainak harkaitz-muino baten tankera hartzen du. Aldiz, beste isurialdetik kareharrizko piramide eder baten aurrean gaudela sumatuko dugu. Forma berezi hau dela eta, Ttutturre inguruko mendien artean deigarriena dugu eta honek adierazgarritasuna ematen dio nolabait. Hain da enblematikoa, Lekunberriko mendi talde ezagunari izena eman diola.

Ttutturreko gaina, Malloen mendilerroaren hasierako mendien arten kokatzen da, Aralarko ekialdean. Araizko bailarara ematen duen isurialdeko bideak ongi irabazia dauka trail desberdin edota Km bertikaleko froga desberdinetan barneratzea. Aurkako isurialdetik ordea, mendiak itxura lasaiago bat hartzen du, eta familia artean izadian egiteko jardueratako aproposa bilakatzen da.

Proposatutako ibilbideak Albiko aparkalekuan dauka bere abiapuntua. Hona iristeko, Lekunberri eta Aralarko Santutegia lotzen dituen errepidea hartu beharko dugu. Ibilbide hau, zuzenena izan gabe, gertuago dauzkagun Beloki, Txorrotxeta edota Txameni ere igotzeko aukera emango digu, jardunaldia luzatuz nahi izan ezkero.

Aralarko mendillerroak aurkezten dizkigun aukera guztien artean, Ttutturrek inguruko askok ez bezala, eskatzen duena baino gehiago ematen duen mendietako bat dugu. Malloetako ikuspegi ederrena litekeena Ttutturreko tontorrak ematen digu. Ez da gutxi. Aralarko mendilerroaren ekialdera etorri ezkero, asko merezi duen gailurra dugu.

Pagoen arteko ibilaldia

Albiko HM-ra kokatzen den burnizko atetik abiatzen gara, Lekunberri eta Aralarko Santutegia lotzen duen errepidetik igota, bidearen eskumaldean. M-rantz joko dugu pagadian sartzen den mendi bidetik eta 100 metrora I-rantz egingo dugu.

Bidea zabala, erosoa eta agerikoa dugu. Harri eta zuhaitzetan gezi eta puntu gorri ugari daude bidea nolabait seinaleztatzeko. Aurrera jarraitzen dugu IM-rantz, gure ezkerretara kokatzen den sakonunea inguratuz eta Kapatargo bidegurutzera iristen gara. Eskumako bidea hartzen dugu, aurrekoan bezala, ezkerretara dagoen beste sakonune bat inguratzeko eta Miguelen Bordara iristen gara.

Borda gure eskumara uzten dugu IE norabidea hartzen dugun heinean, norabidea mantenduz Andrapagune inguruan. Bideak IIM-rantz bira egiten du eta hurrengo 500m-tan garaiera irabaziko dugu Z haundi bat eginez. Gutxinaka, bidea estutzen joango da ibiltzeko erosotasunik galdu gabe.

Pagaditik irtengo gara IM norabidea jarraituz, orain bai, mendi-bidetik. Pinudi baten ondotik igaro eta harkaitzen arteko pasarte estu bat bilatuko dugu, Bustinzako bordara eramaten gaituen larrean ateratzeko. Behin bordan gaudela, bideak IE-rantz egiten du, Beloki eta Txameni artean dagoen erreka txikiaren eskumaldetik.

Zelaia I norabidean igaro ondorengo bidegurutzean, eskumako bidea hartzen dugu IIE-rantz. Belokiren oinean dagoen lepo txiki batetara iristen gara, metro gutxitara GR12-a aurrez aurre topatuz. Puntu hau erreferentzia izango dugu bueltako bidean.

Bidea eraikiz

Hemendik aurrera, Ttutturrera eramaten dituen hainbat bide topatzen ditugu, batzuk ondo definituta, beste batzuk ez horrenbeste. Gure kasuan, Aitzear mendira igotzen den hegala hartzen dugu, elur pilaketa handienak alde batera utzi nahian.

Aitzear aldera igotzen den hegoaldeko magala Inguitzi ingurutik hartzen dugu, zuloguneak gure eskumara utzita. Garaiera hartzen goazen neurrian, IE-rantz jotzen dugu, mazela alderik alde igarotzen duen mendi-bidea gure kokalekutik behera utziz, elur pilaketak direla eta.

Gailurretik metro gutxitara, E-rantz jotzen dugu ondoko lepora jaitsi eta Ttutture aurrez aurre izateko. IE norabidean jaisten jarraituko dugu Ttutturreko oinera iritsi arte, eta ezkerretara joko dugu, IIM-rantz, Txintxalekuko lepora eramaten duen basoko pasartea bilatzeko.

Ertzetik

Entramos en el paso del bosque por terreno kárstico, algo menos cómodo que el camino andado hasta ahora. Mantenemos  dirección N mientras serpenteamos entre las rocas y a los pocos metros salimos de la arboleda para colocarnos bajo la falda que da al collado. El camino «normal» hacia el Ttutturre por esta vertiente discurre por un balcón herboso que surca la formación rocosa en línea recta y fuerte pendiente hasta salir abruptamente en la cima.

Isurialde honetan bezala, Ttutturreko oinetik E-rantz jotzen badugu, beste bide bat aurkituko dugu Abateko lepotik zuzen egiten duena.

Proposatutako ibilbide honetan, zuhaitzen arteko pasartetik irten bezain laster, E-rantz jotzen dugu, malda handiko aldapa zuzen hartuz eta ertzaren gainean jartzeko. Modu honetan, igoerari amaiera ematen diogu sekulako ikuspegia ematen digun ertza erosotik gailurreraino.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Parkearen araudia begiratu

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Bertan dauden etxolak pribatuak dira

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Hornitzea ez dago bermatuta. Ura eramatea gomendatzen da

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Ez dira antzematen

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude segurtasunerako elementurik

TREKKING IBILBIDE GEHIAGO