Proiektuaren deskribapena

Ibilbide honen bidez Lekunberritik gora igotzen den errepidetik jaiotzen diren, eta Aralarko sarbidea altueran ematen duten bi pistak konektatzen ditu. Malloen inguruko esekitako bailara ezagutzeko ezin hobea dugu eta bertako tontorrak gertu izango ditugu.

Bidea natura-parkean zehar doa bere osotasunean, hortaz, azienda aberez gain, hamaika hegazti mota ikusteko aukera izango dugu, miru, sai zuri, putre eta ugatzak besteren artean.

Aipaturiko bi pistak zabalak eta egonkorrak dira, hau dela eta, bertako aziendatako artzain eta abeltzainek erabiltzen dituzte larretara gerturatzeko. Bestelako ibilgailuek pisten erabilera debekatuta daukate parkeko baimenik ez duten bitartean, eta basozainak etengabe dabiltza gora eta behera.

Mendizale, mendi-korrikalari eta txirrindulari asko ibiltzen dira bide hauetan zehar.

INFORMAZIO ERABILGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

ARALARKO BASOETAN BARRENA

Guardetxeko aparkalekutik Mrantz barneratzen den basoko pistatik pedalei eragiten hasten gara.

Bidea oso erosoa da, igoera behar bezala egiteko ez da aurretik bide-trazadura aurre-ikusi behar eta honekin batera, malda lasaiak burua altxatu eta inguruko baso karstikoan dotorezi eta nagusitasunez hazten diren pagoak begiestea ahalbidetzen digu.

Altuera irabazten dugun heinean, pistak IM norabiderantz bira egiten du, betiere modu eroso batetan. Ezkutatuta dagoen Eulatz mendia inguratzen dugu iparrera eginez, eta minutu gutxiren buruan Pago Marira helduko gara aurreko norabidea berreskuratu bezain laster.

Pago Marin bertan hasten den aldapa labur baina indartsutik gora jarraitzen dugu, berriro ere ohiko malda lasaietara bueltatzeko. Pistak I norabidea hartuko du eta orain bai, maldak ere gora egingo du, betiere, atal lau edota jaitsiera txiki batzuen bidez nolabaiteko oreka mantendu nahian.

Laster batetan ongi seinalatutako bidegurutze nagusira iritsiko gara eta Iparrera jarraituko dugu harriz jositako aldapa batetik gora eginez. Hemen bai, bide-trazadura eta pedalaren eragina ondo kalkulatu beharko dugu, baldin eta honakoa bizikletaren gainean igaro nahi badugu.

BIDEAK LOTZEN

Hartxintxarrez jositako malda honek eskainitako entretenimenduarekin, konturatu gabe Desaomendi (1309m) gailurra eskuinean utziko dugu, beraz, tontorren bat bizikletaren gainean egiteko asmotan izatekotan, bertara igotzen den pista hartu beharko dugu

Hemendik aurrera ikuspegia zabaltzen da eta bueltarako bideak jarraitzen duen ibilbide paregabea behar bezala ikusi ahal izango dugu.

Errenagako zelaiak gurutzatzen dituen I noranzko pistatik jarraituko dugu aldapan behera eginez, Igaratzara iritsi arte. Bertan, Trikuarriko lepotik gertu GR12 bidea jarraitu beharko dugu E-ra bira eginez.

Honako honetan, bideak irregulartasun handiagoak izango ditu eta harriztatuaren maila ere txikiagoa izango da. Altuerako larreak zeharkatzen dituen mendi-bideen tankera hartzen du ibilbideak, gailurrak alde batera eta bestera utziz.

ARALARKO BIHOTZEAN

Malloetako eta barneko gailurrak oso gertu izango ditugu pista honekiko. Irumugarrietatik hasita, Uakoain tontorrera bitartean ezkerraldetik eta Desaomenditik Belokira Eskuin aldetik. Aukera errez anitz daude tontorretara joateko, ideia tentagarria izango da benetan. Gain batzuk bizikletaren gainean egiteko moduan izango dira, eta beste batzuk ez horrenbeste. Hau dela eta, egin nahi dugun mendiaren arabera, bizikleta alde batetara utzi beharko dugu.

Unagako Putzura arte, pistak jeitsialdi lasai bat marrazten du eta bertatik aurrera, GR12 eta Albitik datorren mendi-bidearekin osatzen duen bidegurutzeraino, oso modu lasaian gora egingo dugu. Bidegurutze horretan, ezkerretara eginez, Malloetan adierazgarri den Ttuturrera joateko aukera izango dugu, eta eskuin aldetik Belokira.

Hemendik aurrera, pistak malda indartsu batetik behera egiten du eta tarteka bidea zeharkatzen dituen ubide txikien gainetik igaro beharko dugu. Hori dela eta, bizikletaren abiaduraren kontrola mantendu beharko dugu saltorik egin nahi ez badugu.

Frantxez Errekatik behera jarraitzen dugu Etzantzako zelaietara iritsi arte. Bertan Errazkingo borda ezkutatzen da eta adi ez bagabiltza ikusi ere ez dugu egingo. Bideak hormigoizko zorua duen aldapa batetik behera egingo du, basoan sartu arte.

Metro gutxitan GR12a Erantz egiten du uraska baten ondotik, Baraibar eta Iribas aldera. Gure ibilbideak ordea, pista nagusitik zuzen jarraitzen du HE norabidea mantenduz, Amutxateko bidetik, Aralarrera igotzen den errepidea ataka baten ondoren topatu arte, gutxi gora behera 9,75km-aren inguruan.

Ibilbideak ez dauka zailtasun teknikorik eta bizikletaren gainean egin daiteke bere osotasunean.

ARALARKO PISTAK 360º ETA EB-N

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

Arazorik duzu ibilbidean zehar nabigatzeko?

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Parkearen araudia begiratu

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Bertan dauden etxolak pribatuak dira

URA

Edateko urez hornitzeko guneak: errekak, iturriak...

Ura eramatea komeni da. Aziendak daude

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Askotan lainoa sartzen da

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude segurtasunerako elementurik

BESTE MTB IBILBIDEAK