Atal honetan modu autonomoan egiteko mendiko zeharkaldiak aurkituko dituzu. Zeharkaldi hauetan garrantzitsuena soinean daramagunarekin aski izatea da, garraiatu ezin ditzakegun azpiegitura edo tokialdaketetarako beste autorik erabili gabe.

Bertan aurkezten ditugun zeharkaldi gehienek ibilbide zirkularrak dituzte, hasten diren lekuan bukatuz. Noski, horrelako ibilbideak egiterako orduan, kontrolatu ez ditzakegun baldintzek haserako planak aldatu ditzakete, eta momentuan ibilbidea aldatu behar izan dugu, lesio, eguraldi aldaketak, materialak kale egitea eta antzekoak direla eta. Azken finean, modalitate honetan suertatutako eragozpenei egokitzen jakitea ezinbestekoa da.

Gauak emateko hautatutako lekuak, oro har, kanpadenda bat baino gehiago jarri edota bibakean jarduteko aproposak izateaz gain, urez hornitzeko aukera dute (kontutan izan beti edateko ur bihurtzeko gailuak soinean eraman beharko ditugula badaezpada). Jakina, batzuetan aterperen bat inguruan topatzeko aukera izango duzu... noizean behin gutiziaren batekin gozatzea ere gustuko dugu eta.

Izena eman

Ibilbide berriak plazaratzen ditugunean email bat jaso nahi baduzu.

Izena Eman
Zeharkaldiak ez daude 360ºko formatuan

Multzotan dauden ikonoak ikusteko, multzoan klik egin ezazu, eta ikusi nahi duzun ibilbidearen ikonoa sakatuz gero, bere fitxarako sarbidea izango duzu.

Egun anitzetako ibilbideak planifikatu itzazu

Travesías de montaña

Ibilbideetarako informazioa

Meteoblue webguneko eguraldi partea, denbora errealean aldatzen dena, astebeterako informazioarekin. Elur parteak eremu bakoitzerako gune berezituetara eramango zaitu.

Zauden lekuan zaudela, Google Mapsen laguntza izango duzu autoarekin hasiera puntura iristeko

GPSarentzako tracka jaistsi ahal izango duzu GPX formatuan, garrantzizko puntu eta interesekoak ere barne

Ibilbidearen MIDE informazioa

Bilaketa errazteko, ibilbide bakoitzari dagokion informazioa zatikaturik aurkituko duzu

Bibak, aterpe, ur iturri, arretaz ibili beharreko eremu eta segurtasun elementuen aurre-bistaratzea.

Bidearen track eta igoeraren profil interaktiboa