Proiektuaren deskribapena

Izena ematen dion bailararen erregea dugu Midi d'Ossau mendia, inguruko mendien artetik erabat nabarmentzen den sumendi batetik jaiotako harkaitz-puska handia izanik. Mendigunea beste gailur nagusi (Petit Pic) eta bigarren mailako hiru tontorrez osatua dago.

Aurkako isurialde garrantzitsuetatik begiratu ezkero, antzekotasun handia nabaritzen zaio, simetria maila altua izanik, batez ere, Portalet ingurutik edota mugaz beste aldeko Ayous aldetik ikusita esaterako, gertu dauden bi eremu aipatzearren. Kolore iluna, bertikaltasun handiko hormak eta bere kokapena direla eta, urrutitik ezagutzen den mendia izateaz gain, Pirinioan aurkitu daitekeen ederrenetakoa ere dugu.

Ibilbide hau ohiko Midiko itzuliak eskaintzen dituen ikuspegietatik at, Midi d'Ossau mendiaren alde guztiak miresteko beste zenbait eremu agerian jartzeko helburuarekin aurkezten dugu. Horretarako, mendigunetik urrundu egingo gara perspektiban ikusi ahal izateko, eta bide batez, bi gau bailara desberdinetan emateko aitzaki eder bat eman ere.

INFORMAZIO ERABILGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

0m
Igoera
0m
Jaitsiera
0Km
Ibilitako distantzia

PARADISUAREN HEGOALDEAN

Portaleteko muga gaindituta, kilometro bat beherago dagoen aparkalekutik abiatzen gara. Pombiera ematen duen bide arrunta hartzen dugu Col I’lou leporantz, errepidearen beste aldetik HMrantz doan pistatik.

Irantz egiten dugu errekaren beste aldera gurutzatzeko. Gorago dagoen etxola atzean utzi dugunean, Midi d’Ossau mendirantz doan bidea utzi eta Peyreget aldera egiten dugu bidegurutzean, M norabidean.

Hego kontrahormaren azpialdera iristen garenean, beste bidegurutze bat aurkitzen dugu, Arazures eta I’lou lepoetara eramaten duten bideak hautagai nagusi izanik. Irantz jo eta lepora eramaten gaituen azken aldapak igotzen ditugu.

Lepoaren beste aldetik beherako bidea hartzen dugu, betiere I norabidean HRP mendi-bidea topatzen dugun arte, Lac de Peyreget inguruan.

IM norabidean jaisten jarraitzen dugu Cabane de Peyreget etxolara iritsi arte. Bertan beste bidegurutze batekin egiten dugu topo. Agertzen diren bi bideetatik GRT18 mendi-bidera iritsiko gara, HRP mendi-bidea jarraituz edo basoko bidea hartuz. Iparrera egiten dugu baso-arteko bidea jarraituz.

Bailarara iritsi bezain laster, GRT18 mendi-bidea berriro hartu eta HM norabideari ekiten diogu, oraingoan gorantz. Ibilbideak HRP bidetik jarraitzen du Pic Castérau mendiaren oina gurutzatzen dugun heinean, norabidea mantenduz. Ur epela duen Lac Castérau lakura iristen gara lehenengo eguna bertan bukatzeko.

0m
Igoera
0m
Jaitsiera
0Km
Ibilitako distantzia

LAKUEN ARTETIK

HRP mendi-bidea M norabidean hartzen dugu lakua kokatzen den lautadaren irteera bilatu nahian. Pic de Bielle eta Pic Castérau mendien artetik igarotzen duen bidean gora hasten gara Irantz. Igoera amaitu eta Lac Bersau lakuaren ondotik igarotzen gara ia garaierarik galdu gabe, apurka, Lac de Gentau ondoan dagoen Refuge d’Ayous aterperantz doan jaitsiera burutzeko.

Lakura iritsi eta GR10 mendi-bidea hartzen dugu M norabidean, Col d’Ayous lepotik banatzen gaituzten 200mko garaiera gaindituz. Lepora iritsi eta Pic d’Ayous mendiaren Mko mazela zeharkatzen duen bidean barneratzen gara. Bide hau Col d’Aas de Bielle lepoan uzten gaitu.

Lepo hau berriro ere Midi d’Ossau aldera jotzeko erabiltzen dugun pasabidea da, hortaz, lepoaren beste aldeko bidetik behera egiten dugu, Erantz. Jaitsiera luze honetan, hasieran belardietatik joaten gara eta behin errekaren beste aldean, baso artean. Bious-Artigues lakura iritsi eta ezkerreko bidea hartzen dugu honakoa inguratuz, presara iristeko asmoarekin. Kanpadenda beste bazterrean jartzen dugu, Pyrenea Sports aterpetik gertu.

0m
Igoera
0m
Jaitsiera
0Km
Ibilitako distantzia

MIDI D'OSSAU MENDIAREN HORMEN ONDOTIK BUELTAN

Erantz, Col Long de Magnabaigt lepora igotzen azken egunari hasiera ematen diogu. Isurialdez aldatu eta H norabidea hartzen dugu Pla de Quebe lautadatik metro batzuk gorago dagoen bidetik, errekaren ezker aldean.

Aurrean daukagun zirku txikia, bukaeran malda areagotzen duen aldapa baten bidez gainditzen dugu. Zintzilikatutako bailara bat begien aurrean irekitzen zaigu behin zirkua atzean utzi dugunean. Bailara txiki hau Midi d’Ossau mendiaren HM kontrahormari lotuta dago, Suzon lepoa aurrean dugula, Doigt de Moundelhs eta el Col de Magnabaigt alde bietara izanik.

Midiko itzulirako erabiltzen den ohiko bidetik Col de Suzon lepora iritsi eta berehala hasten dugu beherako bidea, HM norabidean Pombie aterpera zuzen. Midi eta Jean Sante puntak osatzen duten hormen azpitik igarotzen gara mendi-bidea bukatzen den arte. Hain erosoa iruditu zaigun lurra bukatu eta aterpera iristeko harkaitzen artetik egin behar dugu derrigorrez.

Pombie aterpea atzean utzi eta azken begirada ematen dugu Lac de Pombie lakua eta hain erakargarria den Couloir de la Fourche korridorearen norabidean. Mendi-bidea belardien artetik Col de Soum de Pombie lepora emeki igotzen da, honen zabalerak eta erosotasun mailak berriro ere arintasun puntu bat eskainiz. Lepoaren beste aldean Portalet aldean uzten gaituen bidetik jaisten gara, hasieran hartu dugun bide berdinetik itzuliari bukaera emateko.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Berezko bibakerako lekurik ez dira mapan ageri, hala ere lotarako lekuetan egin daitezke

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Bidean zehar hainbat aterpe eta etxola daude

URA

Edateko urez hornitzeko guneak: errekak, iturriak...

Ibilbidean zehar zenbait erreka eta iturri aurkitu daitezke

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Arretarako gune berezirik ez da ageri

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Segurtasunerako ainguralekurik ez da ageri ibilbidean zehar

IBILBIDE GEHIAGO