Proiektuaren deskribapena

Plazaolako Bide Berdea, pasadan mendearen erdialdean itxi zen Plazaolako Trenbidearen bidea jarraitzen du. Trenbide hau, Tren-Txiki izenez ezagutu ohi zena ere, Donostia eta Iruñea elkartzen zituen.

Proposatutako bidea Andoaingo (Gipuzkoa) herritik hasten da eta Lekunberrin (Nafarroa) bukatzen den ia 40km-ko luzera duen eta guztiz bizikletaren gainean egin daitekeen bidea izanik. Jenderik bizi ez den eta Naturaren Biotopo deklaratutako Leitzarango bailaratik gora egingo dugu, Larraungo bailararen zati bat ere ezagutuz.

Igaroko ditugun harizti eta pagadi handien artean, antzinako meategi, burdindegi, ikaztegi, errota eta historiaurreko zenbait monumentu ezkutatzen dira, zubi eta ia 40 tunelez gain. Azken hau dela eta, indar handiko argia eramatea gomendagarria da, tunel gehienek ez baitute argi-indar nahikorik.

Baimendutako ibilgailuak soilik igaro daitezke bidetik, hortaz, astean zehar, zur-industriarekin zer ikusia duten kamioi eta makinariarekin topo egin dezakegu. Arrazoi honengatik, badira bidearen atal batzuk zuloz beteak daudenak, eta euriteen ondorioz, putzu eta lokaztiak izango dira. Gutxi balitz, lokatza tunel batzuen barruan egoteaz gain, itoginak ere topatuko ditugu bertan.

Aipatutakoak ez dira inolaz ere akats larriak, baina kontutan hartzeko modukoak izango dira baldin eta bide hau zeharkaldi luzeetarako erabiliko dugun, errepiderako gurpilik badugu, zama gainean eramaten dugun, umeekin bagoaz edo lokatzetan ez sartzea gustuko dugun. Are gutxiago, eroriren bat jasateko prest ez bagaude.

Hala eta guztiz ere, Plazaolako bideak askoz birtute gehiago dauzka defektuak baino, eta dudarik ez izan, asko merezi duen bide honek eskeintzen duen gozamena erabatekoa dela diogunean.

INFORMAZIO ERABILGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

LEITZARAN BAILARARANTZ

Andoaingo Plazaola kaletik abiatuko gara HE-tik abiatzen den zolatutako bidetik. Bide honek herria alde batera utziko du Otitako noranzkoa hartuz, Leizotz auzoa igarotzen duen bitartean. Andoaindarrek paseatzeko eta kirola egiteko erabiltzen dituzten bideen artean, kuttunetakoa dute honakoa.

Zubi bat iragan ondoren tunel batek Otitako ateak irekiko dizkigu. Behin Otitan, bailarako sekretu guztiak ezagutu nahi duen orok, Leitzarango Bisitarien Zentroa bisitatzeko aukera izango du. Hortik gertu ere, Unanibiako Zubi edo etxekoen esanetan, Sorginen Zubia kokatzen da

TRIKUHARRI ETA BURDUNDEGIEN ARTEAN

Hormigoizko eta tarteka lurrezko atalak dituen bidetik aurrera jarraitzen dugu, Munttoko tontorra bere HE-tik igaro arte, eskuinetara eta gure koka-puntutik metro batzuk beherago dagoen Leitzarango zentral elektrikoa atzean utzita. Zentraletik abiatzen diren mila eskailerak jaitsi eta zubi gainetik kanala igaroz, Oinddolarreko trikuharriak ezagutu daitezke.

Gure bidea jarraitzen dugu Matxinbarrenako Basoan barrena, iparrera jotzen duen meandro bat aurkitu arte. Puntu honetan, Inturiako Burdindegira eramaten duen zubi bat kokatzen da. Bideak, ordea, aurrera jarraitzen du zubiari jaramonik egin gabe.

Tunel eta zubi sorta bat iragan ondoren, Ollokiegira helduko gara.

PLAZAOLAKO GELTOKIRAINO

Ibaia zubi baten gainetik gurutzatu ondoren eskuinean mantenduko gara Lizarraundi igarotzen dugun bitartean. Gutxira, berriro ere ibaiaren beste aldera jo beharko dugu hegoalderantz goazen heinean, Ollaz Txiki eta Uitzigain atzean uzteko asmoz.

Bideak ekialderantz egingo du Aparrain inguruan, eta jarraian dauden tunel batzuk iragan ondoren HHE-rantz abiatuko gara Ameraunera iritsi arte. Bertan, zentral elektriko txiki bat kokatzen da eta hortik gutxira, antzinako burdinola bat. Aurrera jarraitzen dugu bihurka ekialderantz dabilen bidetik, zubi baten azpitik igaro eta Ostotxarretara helduz IE-tik.

En pocos minutos llegamos a la antigua estación de Plazaola.

LEITZAKO JABETZAREN BARNEAN

Gipuzkoa atzean uzten dugu Leitzako norabidea aurrean dugularik. Oraingo honetan, Arramiako basoa alde batetara utziko dugu, eta bere ekialdeko ertzetik joango gara asfaltaturiko bidea jarraituz. A15 errepidearen azpitik jarraituko dugu, jadanik basotik kanpo, hegoalderantz bira eginez.

Metro batzuen ondoren Ekialdera joko dugu berriro ere, eta konpaktaturiko lurdun adar-bidea hartuko dugu, asfaltoak hegoaldera jarraitzen duelarik. Berriro ere zuhaitzen artean ibiliko gara, Aresoko errepidearen ondotik, beste azken aldiz Leitzarango Autobidearen azpitik igarotzeko.

Zuhaiztiak atzean utzita, tunelen bat eta zubi baten ondoren Leitzako antzinako tren geltokira iritsiko gara.

APARTEKO INGURUNEA

Leitzako hegoaldetik jarraituko dugu Larraungo bailaran sartzeko asmoarekin. Bidetik hainbat zuhaizti eta belardi ikusiko ditugu. Honekin batera, inguruko beso eta mendi-hegalekiko daukagun ikuspuntuak, gora egiten duen bidea atsegin bilakatzen du.

Larraungo Bailarako sarbidea Uitziko Tunel ospetsuan dago, 2680m-ko luzerarekin, Europako bide berdeen artean dagoen luzeena, alegia. Hori bai, nahiz eta barnean argi-indarra egon, bizikleta baten gainean igarotzeko ez dago nahiko argitasunik, lurraren erliebea erabat galduz. Horren ondorioz, desorientazio sentsazioa suertatu daiteke. Indar handiko linternak ez dira soberan egongo. Honekin batera, kontutan izan barruan hotz egiten duela, beraz, berokiren bat ere soinean eraman beharko dugu.

Tunelaren irteeraren ondoren, errepidea hartu beharko dugu Uitziko Geltokiaren ondotik igarotzeko. Plazaolako bideak bere ohiko pistara egingo du metro gutxitara ezkerretara doan bihurgune baten ondoren. Hemen adi ibili beharko dugu, pista errepidearen ezkerretatik doa, eta bertara heltzeko, errepidearen beste aldera gurutzatu beharko dugu.

Lekunberrira iritsi aurretik, pista utzi beharko dugu Etxarriko Bordetatik behera datorren bidea hartzeko, ezkerretara dagoen zubirantz. Honakoa igaro bezain laster, bideak ezkerretara egiten du, hormigoizko aldapa batetik gora, beste tunel batetan sartzeko.

Lekunberriko herria altueran dagoen ekialdeko bide batetik igaroko dugu ia bere osotasunean, geltokira iritsi arte. Plazaolako bidea bere osotasunean bukatu eta Iruñeara iristen denean, orain artekoa baino ahaztezinagoa den esperientzia eskainiko duen ibilbidea izango da, zalantza izpirik gabe.

PLAZAOLAKO BIDEA 360º ETA EB-N

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

Arazorik duzu ibilbidean zehar nabigatzeko?

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Ez daude

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Andoain, Leitza eta Lekunberrin hainbat leku daude

URA

Edateko urez hornitzeko guneak: errekak, iturriak...

Iturri gutxi daude. Ura eramatea komeni da.

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Lokaztutako eremu asko. Argi gutxi tuneletan

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude

BESTE MTB IBILBIDEAK