Txindoki Larraitzetik hasita

Hasiera/Trekking/Txindoki Larraitzetik hasita
  • Txindoki

Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen track-a esploratu ezazu

  • Track-a azpiko diagramarekin sinkronizatzuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, track-aren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Larrunarri jatorrizko hizkeran edo ”Nañarri” bertoko hizkeran, mendi hau guztiok Txindoki izenarekin ezagutzen dugu.

Bere silueta bereziak, larreen homogeneotasuna apurtzen, Cervino eta Zermatteko ingurunea ekartzen dizkigu gogora. Izan ere, mendizaleen artean Euskal Cervino moduan ere ezaguna da, distantziak aparte.

Al igual que su homologo suizo, por su arista transcurre una de las vías de escalada clásicas de nuestros montes y cuenta con pasos de hasta IV grado. Obviamente no es comparable a la Hörnli por muchos motivos, pero no por ello deja de tener carácter y personalidad.

Honetaz aparte, mitologia eta antzinako kondairez betetako inguruneko erakargarritasuna du. Ziur aski faktore guzti hauengatik Txindoki da Gipuzkoako gailurren bisitatuenetariko bat eta gure mendien artean enblematikoenetariko bat

Aralarreko magaletatik

Larraitzeko aparkalekutik abiatzen gara HE norabidean, aparkaleku burutik hasten den harrizko pistatik. Iturri baten ondotik pasatu ostean, non egun baten norbaitek, oso irizpide onez, erratz pare bat utzi zituen, txangoan botetan pilatzen den lokatza garbitzeko, bidegurutze batera iristen gara. Honetatik, eta pistaren gainetik, ezkerrerantz doan bidexka ateratzen da.

Bidexka erosoa da, oso zapalduta eta maiz lokazturik egoten da. Metroak arin irabazten ditugu bidea zeta zabal bat egin arte, isurialdea aldatzean bukatzen delarik. Bidea HE norabiderantz doa Labaieneko basoko goiko mugatik Oriako iturrira iristen gara. Hau 840 m altueran dago, zuhaitzen azken lerroaren gainetik

Beltzulegiko eremuetan

Iturri ondoko bidexkatik jarraitzen dugu, ezkerrean Tximist bide zorabiagarria utziz. Bide hau Km bertikaleko probetan hartzen da, hortik doazen mendizaleen ahalmenak agerian uzten.

Zirigarateko atea pasatu ondoren, E norabidean galtzeko arrisku barik hain argi ez den zati batetik, jarraitzen dugu Beltzulegiko bordetaraino. Hemen artzain gazta eros daiteke eta bide ondoan dagoen iturrian freskatu gaitezke.

Aldapa biguntzen da eta I norabidera bira egiten du, kareharrizko lur azaleratzea zeharkatzen, Egurral lepora iristen gara. Lepoa belartsua da, zabala eta laua, geldialditxo bat egiteko aproposa, Txindokiko ziur aski gogorrena den zatia hasi baino lehen: I aldatsa.

Gailurretik gertu

Txindokiko azken zatiak I malda motza hartzen du, Egurral lepotik ezkerraldetik igotzen, pixka bat IMrantz lurrezko zoruak duen aldapa gogor batetik. Beraz, zorua bustita badago adi txirristadekin.

Lehenengo zati honetan aukera desberdinak topatzen dugu desnibela gainditzeko, bidexkak adar asko ditu, batzuek esku-bandekin horniturik, oso baliagarriak zorua bustita dagoenean.

Bidea IEra bira egiten du gure artean eta gailurraren artean dagoen hormara gerturatzen garen heinean. Hormaren oinarritik jarraituko dugu azken aldapara bideratuko gaituen isurialdearen bila.

Diagonalera iristeko erdialdean, IE norabidera doana, Tximist bidexka aurkitzen dugu, hemendik aurrera bere azken metroak bide normalarekin konpartituko du.

Oinarri harritsua bira eroso baten bidez albotik uzten dugu, gainditu dugun maldarekin konparatuz inklinazio apur bat galtzen du eta isurialdearen aldaketan bukatzen du. Hortik tontorrera eramaten gaituen kanaleko sarbidea dugu. Kanal hau aldapa gogorra izan arren, alderik alde zeharkatzen duen koskaz betea dago. Hortaz, azken metroak modu erosoan egiten ditugu.

Tontorreko irteera bat-batean egiten du eta hango ikuspegia benetan pribilegiatua da. Zerbaitegatik Marik gailurra hau aukeratu zuen, bere bizilekuren bat izateko.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierzaten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Xaguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norantza adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELEKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

Arazorik duzu ibilbidean zehar nabigatzeko?

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Parkearen araudia begiratu

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Bertan dauden etxolak pribatuak dira

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Ibilbideak iturri batzuk ditu

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Ez dira antzematen

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude segurtasunerako elementurik

TREKKING IBILBIDE GEHIAGO

EU
ES EU
Webgune hau cookieak erabiltzen ditu analisia egin eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Cookiekiko politikarako sarbidea footerrean aurkitu dezakezu. Onartu