Proiektuaren deskribapena

Erdi eta goi mendiko ibilaldiei hasiera emateko aukera anitz ematen duen lekua dugu Cauterets. Inguruan dituen bailara eder, baso eta 3000m baino gehiagoko mendietan zehar ibiltzeko aukerak eskaintzen ditu km gutxiko eremuan.

Errepideetatik ikusi ezin diren txokoak ezagutzeko modurik onena, Cauterets herritik abiatzen diren bailarak elkartzen dituen bideetatik gora eta behera ibitzea da zalantza izpirik gabe. Honen ildoan, “les gaves de Cauterets” ezagutzeko aukera izango dugu: Gave D’Ilhéou, Gave du Marcadau, Gave de Gaube eta Gave de Lutour. Horretarako bakarka edo batera egin ahal izateko bi zeharkaldi prestatu ditugu. Gainera inguruko mendiren bat igotzeko aukera izango dugu.

Lehendabiziko zeharkaldi honetan Gave de Ilhéou eta Gave de Marcadau elkartuko ditugu, besteren artean GR10 eta HRP bideak erabiliz. Garai batzuetan, sarbideen egoera eta garraio zerbitzuak direla eta, hasiera eta bukaerako bideetan nahiko jenderekin egin dezakegu topo. Aipatu beharra dago mendia gero eta jende gehiagok duela gustuko (mendizaleak eta ez mendizaleak) eta bertatik ibiltzeko eskubidea ere, hortaz, bideak partekatu ditzagun.

INFORMAZIO ERABILGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

0m
Igoera
0m
Jaitsiera
0Km
Ibilitako distantzia

GAVE D’ILHÉOU

Cambasqueko aparkalekuan, GR10 bidea baino metro batzuk beherago HMrantz doan pista batean hasten da gure ibilbidea, errekaren beste aldetik abiatuta. Errekaren ondotik gora egiten hasi eta kilometro erdia burutu gabe beste aldera gurutzatzen dugu, Soum de Mauloc mendiaren oina ekialdetik inguratzen hasteko. Aurrera egiten dugun ahala, Mrantz egin eta berriro ere ibaiaren beste aldera egiten dugu, GR10 bidean metro gutxi batzuk egiteko. Aurrerago dagoen Cascade D’Ilhéou ur-jauzia gertuagotik ikusi ahal izateko GR bidea utzi eta beheragotik doan pistatik jarraitzen dugu.

Zirkura iristean, bideak albo batetik igotzen den Z handi bat egiten du, malda areagotuz. Hala ere, ondo zapaldurik dago eta oztopoz garbi, erotasuna mantenduz momentu oro. Gora iritsi bezain laster, Lac Nere lakuari eusten dion horma zein den berehala asmatzen dugu eta gure gaurko jomugaren ondoan dagoen aterpea begien aurrean agertu ere.

Erreka gurutzatu eta HMrantz jarraitzen dugu lakuaren oinera iritsi arte. HE aldera bira egin eta oina inguratzen dugu GR10 mendi-bidea hartzeko, lakua eskuin aldean utziz.

GR10 bidetik jarraitzen dugu Lac D’Ilhéou lakua eta izena partekatzen duen aterpea ondoan izan arte. Bibaka egiteko gunea lakuaren ezker aldetik jarraituz aurkitzen dugu. Kanpadenda jartzeko aukera askorik ez dago eta lurra ez da oso laua.

0m
Igoera
0m
Jaitsiera
0Km
Ibilitako distantzia

GAVES DE CAUTERETS ARTEAN

Hrantz abiatzen gara, Col d’Haugade aldera. Esan beharra dago aldapa batek banatutako elkarren ondoan kokatzen diren bi lepo direla. Bertara iristeko hartu beharreko bidea estua izan arren, hasierako metroak oso eroso egiten ditugu, lurrezko zorua duen mendi-bidea dugu eta. Igotzen goazen heinean harriz beteriko zorua topatzen dugu, egonkortasuna galduz soinean daramagun zama dela eta.

Soum de la Haugade eta Tuc Arrouy mendien azpira eramaten gaituen zeharbidea gainditu ondoren, azpiko lepoaren bertikalean, maldaren goiko erdialdeak dauzkan maila desberdinak gainditzen ditugu euren artean sigi-saga eginez.

IRAGATE GAILURRAK

Azpiko lepora iritsi eta motxilak lurrean uzten ditugu Pic de Nets (2428m) mendira igotzeko asmoarekin. IE norabidea hartzen dugu Soum de Haugade mendia goitik inguratzen duen bidea hartuz. Gailurra inguratu ondoren Pic de Nets tontorrera hurbiltzen gara bide lau bat medio. Azken aldapa igo eta gainara iristen gara eragozpenik Gabe.

Lepora bueltatzen gara igotzeko erabili dugun bide berdinetik. Motxila hartu eta apur bat HMrantz igitzen gara bigarren lepora iristeko. Bertan motxilak berriro lurrean utzi eta ondoan dugun Tuc Arrouy mendira igotzen gara EMrantz eginez. Gertu izateaz gain, gailurretik Pic Courounalas mendira igotzeko erabiliko dugun sarbidearen ikuspegi ezin hobea dauka, beraz, nahiz eta tontor nagusi bat ez izan, gerturatzea merezi du.

Gailurretik jaitsitakoan berriro ere zama lepoan hartu eta Erantz jaisten den bidea hartzen dugu. Metro gutxiren buruan berriz trasteak bertan behera utziko ditugu, Pic Courounalas mendira igotzeko sarbide den belarrezko kanalaren ondoan. Kanalaren malda handiari aurre egin eta “plateau” zabal batetara iristen gara. E norabidean gora jarraitzen dugu mugarriak jarraituz gandorrera iritsi arte. Gandorrak ez dauka zailtasun handirik, soilik II. graduko irtengune txiki bat.

Bidera itzuli eta motxilak jasotzen ditugu bidean behera jarraitzeko. HM norabidea mantenduz, goiko Lac L’Embarrat lakura iristen gara. Kanpadenda jartzeko leku zabal eta erosoa.

0m
Igoera
0m
Jaitsiera
0Km
Ibilitako distantzia

CAUTERETS URRUNEKO JOMUGA

Lakuaren beste aldetik IMrantz igotzen den mendi-bidetik gora hasten dugu azken eguna, oso eroso Lac Ruisseau Du Portet lakura iritsi arte. Harkaitzen artetik aurrera egin eta Lac Du Portet lakuaren bokalerantz sigi-saga jarraitzen dugu.

Htik lakua inguratzen dugu eta granitozko harkaitzen artetik igarotzen den bidetik beherantz egiten dugu, Lac Nere aurrean dugula.

Ezkerreko hormaren gainetik zeharkatuz, aldapan behera jarraitzen dugu. Oraingoan bideak malda areagotzen du, Lac Neretik Pla de Gole lautadara iristeko 450mko garaiera galdu behar dugu eta, kilometro eta erdian gutxi gora behera. Jaitsierak dauzkan bi mailak jaitsitakoan, lautadaren gainetik 150mtara HRP bidean sartu eta zuhaitzetara iristean, Waloon edo Marcadau aterpera ailegatzen gara.

GAVE DE MARCADAU

HE norabidean beherantz jarraitzen dugu minutu gutxitan HRP bidea uzteko. Bidegurutzean IErantzko bidea hartzen baitugu, Laquet de la Pourtérera gerturatzeko. Gavea ezkerretara izanik, Maracadauko bidea hartzen dugu aurrerago dagoen Estalounquet zubia gurutzatuz.

Gavearen eskuin ertzaren ondotik jarraitzen dugu Erantz, Gave de Gaube eta Gave de Marcadau elkartzen diren Pont d’Espagnera iritsi arte. Hôteleriea atzean utzita, ibaiaren ezkerraldetik ur-jauzien artean basoan barneratzen den bidetik jarraitzen dugu. Raillere inguruan GR10 bidea utziko dugu Irantz bira eginez, Cauterets herrira iritsi arte.

Desnibel handiko egun luzea.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Bibak egiteko leku berezirik ez dago

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Refuge D’Ilhéou: 22 lagunentzako lekuarekin.

Ibilbidean zehar: Refuge Waloon Marcadau, Refuge du Clot.

URA

Edateko urez hornitzeko guneak: errekak, iturriak...

Ibilbidean zehar zenbait erreka, laku eta mapan agertzen den iturri bat aurkitu daitezke

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Pic Courounalasen ertzean II. graduko irtengunea

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Segurtasunerako ainguralekurik ez da ageri

IBILBIDE GEHIAGO