Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

LABURPENA

Infernu gailurren mendiguneak Pirinioetako ertz ibilerrazenetariko bat du . Are gehiago, Panticosatik doan ibilbideak ia denetarik du:

  • Basoa
  • Ur-jauziak
  • Arroilak
  • Malda gogorrak
  • Lauak
  • Lakuak
  • Elurra
  • Haitza
  • Eskuak erabiltzeko pasarteak
  • Ertza...

Infernuko leporainoko ibilbidea GR 11tik doa, beraz jende askok ibilia. Gainera, Infernuko gailurrak 3000 metro baino gehiagokoak dira eta Casa de Piedra aterpetik nahiko gertu daude.

Normalean, ura hartzea ez da arazoa izaten Ibon Azul lakuak uraz hornitzen duten uharrak oso altu topatzen ditugu eta. Dena dela, lepotik gailurretarako bidea laburra ez dela kontutan hartu behar dugu.

Lo egiteko askotariko aukerak ditugu: Bachimañako aterpean gaua eman dezakegu, baita Ibone Azules lakuetan dauden bibaketan ere. Lakuen ondoan ere denda ipini dezakegu.

Oso goiz altxatzen bagara eta kemen nahikoa baldin badugu, ibilbide osoa aldi batean egin daiteke.

LEHENENGO ALDAPAK

Casa de Piedra aterpeko eskuinean dagoen eraikinetik hasten gara. Bidexkak I norabidea hartzen du, Caldarés ibaiaren paraleloan doa eta GRtako ohiko marka txurigorriz oso ondo seinaleztatuta dago. Eta hain argiak ez diren zatietan norabidea mantentzeko bide-harri asko daude.

Arin igotzen gara zuhaitz artetik doan bidetik, etengabeko irtenguneetatik bihurka goazen bitartean. Ia konturatu gabe zati labur baina bizi hau gainditzen dugu Barranco de Caldarés arroilan sartuz.

Bidea nabarmen estutzen da eta Ekialdeko harresia osatzen duten plakekin bat egiten duen lekuetan, zorua harritsuago bihurtzen da. Oinetako egokiak eramanez gero instalatuta dauden kablezko esku-bandak erabiltzea ez da beharrezkoa izango, zorua bustita egon arren. Txingorra eta izotzaren gainetik pasatu beharrean, aldiz, ezustekoren bat saihestuko du. Gida ugarietan Bachimañako aterpeko bidea guztientzako bidea dela esan arren, goi mendi ibilbidean gaudela ez dugu ahaztu behar.

Arroila utzi eta gero Llano de Bozuelo lauan gaude non bat-batean belardi bat topatzen dugun; taupadak errekuperatzen dugun bitartean, I norabidea mantenduz, berriro basoan sartuko gara.

Hemen zorua erosoago bihurtzen da eta nabarmen aurreratzen gara, metroak zein desnibela pilatuz.

UR-JAUSIRANTZ

El camino nos lleva de nuevo a buscar la cota del rio, teniendo que descender abruptamente unos cuantos metros por una zeta escalonada sobre terreno rocoso, fuera de la arboleda. Seguimos el curso del rio mientras el valle se va abriendo y tras un breve descenso tendremos a la vista la impresionante Cascada do Fraile.

Hara iristeko bidea jarraituko dugu, bide honek elur-jauzien arrisku handiko malda mozten du, pasabide hau seinaleztatuta dago abisu seinaleekin. Neguan aldiz, beste igoera alternatibo bat dago, ibaiaren ezkerraldetik E norabideaz, Barranco de Lavaza arroilatik hain zuzen ere.

Bideak bira egiten du eta I M norabidea hartuz eta ia ur-jauziaren oinarrian, Cuesta del Fraileren aldapatik, hasten da igoera. 100 metroko desnibela baino gehiago dugu aurretik aldapa gogor batetik, sigi-sagan dagoen bidea jarraituz gaindituko duguna hain zuzen ere. Casa de Piedra aterpetik ondoan dagoen lehenengo zatian baino esfortzu gehiago eskatuko digu zati honek.

Irteera I E norabidea duen goranzko diagonal batetik egiten da, elur-jauzien arriskua duen gunea utziz. Metro batzuk aurrerago, GR 11 eta Bachimañako aterpea banatzen duen bidegurutzea topatzen dugu.

Lakuaren hustubidea zeharkatzen duen pasabidetik igaro ondoren eta Heliportuan kokatuta dagoen muinoa igo ondoren, aterpera iristen gara.

LAU LAKUAK

GR 11 eta aterpeko bideak zatitzen duen bidegurutzetik aldendu gabe, IE norabidean jarraitzen dugu. Bachimaña Behe urtegiaren ezkerretik goaz Bachimaña Goien urtegia ixten duen presa aldera iristeraino. Bideak bira egiten du eta M norabidean jarraitzen dugu urtegia eta Ibon Azul lakua lotzen duen errekaren bila, Arnaleseko E espoloiaren oinarria inguratzen.

Ibones Azules lakuetara eramaten duen bide nagusia ibaiaren ezkerraldetik doa, eskuinaldetik doan beste bide alternatibo bat egon arren. GR11 jarraitzen dugu aluminiozko pasabidetik edo zuzenean ubidetik ibaia zeharkatzen da.

Esan behar dugu aluminiozko pasabidea iraganezina zegoela, guztiz hondatuta baitzen. Elurraren metaketak edo urtzaldiak horrekin zerikusirik zutela delakoan gaude. Beste alde batetik, ibaia zeharkatzeko haitz ilaraz osatzen den betiko bidea, guztiz urperatua zegoen. Azkenean, usadio zaharrean igarotzea behartuta geunden: prakak belaunetaraino jasota eta botak lepotik zintzilik.

GR11berreskuratzen dugu eta minutu gutxitan Ibon Azul Behekoan gaude. Bide ondoan bibak egiteko gune bat aurkitzen dugu, mugatu eta aldi berean haizetik babesten duen harresitxoarekin. Ibon Azul Goieneko bidea lakuaren eskuinetik doa eta bi aukera emango dizkigu. Lehenengoan, seinaleztatuta dagoen bidea jarraituko dugu muinoa igotzen. Bigarrenean, lakuaren ertzetik doan bidexkatik, muinoa mozten duena irtengune txikietatik igarotzen.

BI HANDIREN ARTEAN

Bidexka alternatibotik irteten gara IM norabidean Ibon Azul Goiena bistan dagoelarik. Bideak I ibarretik jarraitzen du, ibarra eta Punta Zarrako oinarriaren artean. Lakua uzten dugu M norabidean eta hemendik aurrera eta leporaino, haitzezko zorua galtzen dugu. Denboraldi honetan ohikoa ez den elur-maindirea oztoporik gabe doa eta bideak elur gunea zeharkatzen du GR11k markatzen duen bidetik aldenduz.

Bidea Glaciar del Infierno glaziarraren azpian dagoen malda mozten doa, Punta Zarrarekin osatzen duen ibarbidea saihesten. Ibarbidea saihesteak balizko elur purgaren lerrotik urruntzen gaitu.

Cuello del infierno lepora iristen garen heinean, lurraren malda lasaitzen da lepora iristeraino, non ia laua den. Leku honetan GR11k bira egiten du I norabidera, Tebarray lepora joateko eta Respomusora jaisteko. Gure ibilbidea aldiz, lepotik gora hegoalderantz doa.

Picos del Infoernoko bide normalak goranzko diagonal baten bitartez beste isurialdera pasatzen da, gure lekutik abiatuta eta HO norabidean. Behin O isurialdean egonda, bidea ez da hain argi ikusten eta arretaz ibili beharko da bide okerra ez hartzeko.

ALTUERAKO HURBILKETA

Lepotik H norabidea hartzen dugu haitz txarrezko malda aldapatsu batetik. Igoera nabaria izan arren, berdintasun kromatikoak eta bidezidorrek arretaz ibiltzea eskatzen digute bide hoberena hartzeko.

Zoruak, nahiz eta ezerosoa iruditu, urrats nahiko sendoa eta egonkorra ahalbidetzen digu. Horregatik, arin samar egiten dugu aurrera, metro asko pilatzen. Ia konturatu barik Garmo Blancoko espoloia bitan zatitzen duen besaburura iristen gara, azkeneko ertza baino lehen dagoena hain zuzen ere.

Minutu gutxitan Garmo Zuriko ertzera iristen gara Picos del Infiernoren I isurialdeko izugarrizko ikuspegia izanez. Ertzeko lehenengo zatiak leku altuenak saihesten ditu, behe aldetik zeharkaldia marrazten dugun bitartean. Horizontala egin ondoren bideak ertzetik eramaten gaitu inolako zailtasunik gabe.

Ertzaren irteera etzanda dagoen plaka batetik egingo dugu,eskuinetik igotzen. Horretarako, oinen parean dagoen arraila erreferentzia puntutzat hartuko dugu. Haitzak itsaspen ona du botentzat eta helduleku asko dago eskuentzat (F+). Beraz, progresioa modu natural batean egiten da. Honek, giro alpinoari gehituta, etorriko zaigunerako eragingarri handia du.

Ertza bukatuta, muin txiki bat besterik ez da geratzen zuzenean Garmo Blancoko gailurrera iristeko.

GAILURREN BILA

Garmoko gailurretik H norabidean haitzezko zorutik jaisten gara M malda topatu arte. Malda gailurretatik gertu dago eta jaisteko altenatiba hoberena dela argi ikusten da, jaitsiera hau kontuz egin beharko dugu haitzak erraz erori daitezkeelako, Picos del Infiernoko bide normalera haitz erorketak sortuz.

Bide normala topatzen dugunean, azkar uzten dugu harrien erorketen lerroa. Oso erraz ikusten da bidea. Igonez doa Marmolerako pasabidearen bila goranzko diagonal baten bidez. Bideak gure kotaren azpitik 600m altxatzen den Barranco de Pondiellos arroilaren malda atzamarkatzen du, beraz, urrats segurua eman arren, akats asko egiteko aldea ez digu emango.

Bide zorabiagarritik jarraitzen dugu Marmolerako pasabidera iritsi arte. Pasabidea haitza motaren aldaketak oso nabari uzten du. Bidearen ertza utzi ondoren Marmoleran barrena sartzen gara irteerako aldatsa bilatzen, eskaloi pare bat pasatu ondoren topatuko duguna.

Irteera pasabide txiki batetik egingo dugu isurialdez aldatzen. Bideak eskaloi batzuetatik eta arrisku txikiko leku batetik jarraitzen du puntu garaieneraino. Minutu gutxitan Picos del Infiernoko mendebaldeko gailurrean gaude. Leku honetatik Infierno Central tontorrera iristeko ertzaren edertasuna eta ikusgarritasuna primeran somatzen dugu.

IBILERA BAT HODEITIK

Ertzeko zatia erraz pasatzen da batez ere tarte handienean zoru egonkorra duelako. Zabalera nahikoa du orekariarena ez egiteko, gutxienez, haizea ez dabilen egunetan.

Ia 300 metro dituen ibilbidea egiten dugu, isurialde biak zintzilik dituen bidetik. Ezkerraldean I hormako Glaziar hondatutik guregana dauden 100 metroak eta eskuinaldean supituan Lagos de Pondiellos lakuetara jaisten diren 300 metroak. Infierno Centraleko tontorrera iristen gara aurpegian irribarrea marraztua dugularik, gutxiagorako ez da eta. Ertzeko ibilerak merezi baitu irribarre hori.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

Arazorik duzu ibilbidean zehar nabigatzeko?

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Ibón Azul Inferior-etik gora badira prestaturiko gune batzuk

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Ibilbidearen hasieran: Casa de Piedra aterpea

Ibón de Bachimaña-n: Bachimaña-ko aterpea

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Ibilbidean zehar iturri batzuk eta zenbait erreka daude

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Garmo Blanco eta Marmolera artean harriak jausteko arriskua

Garmo Blanco-ko ertzean II. graduko pasabideak

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Eskubanda batzuk Caldarés-eko sakanean

TREKKING IBILBIDE GEHIAGO