Irumugarrieta Guardetxetik

Hasiera/Trekking/Irumugarrieta Guardetxetik
  • irumugarrieta

Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen track-a esploratu ezazu

  • Track-a azpiko diagramarekin sinkronizatzuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, track-aren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Irumugarrieta (Hirumugarrieta) bezala ezagutzen dugun mendia, Intzako dorrea edo Soilarbizkaigaina du bere izena, eta Aralarko mendirik altuena dugu. Bere gailurrean ez dago Erregenea, Gaintza eta Intzaren arteko mugarik, izenak aipatzen duen erreferentzia toponimikoa metro batzuk beherago eta hegoalderantz kokatzen baita.

Gailurra, Araitzko bailararen gainetik 1000mtara kokatzen da, eta Malloetako hesi harrigarria osatzen duten gainetatik, Albortatik hasita Balerdiraino, garaiena dugu.

Guardetxetik hasten den ibilbidea, bestetik, modu errazean egin daiteke, familia zein lagunekin egiteko desnibel gutxidun bide aparta dugu honakoa. Zalantza izpirik gabe, Aralarko altxor txiki batzuekin gozatzeko irteera bat da.

Pagadiaren bidetik

Guardetxeko aparkalekutik abiatuta, M rantz doan pista hartuko dugu ibilbideari hasiera emateko. Honakoa ibiltzeko erosoa dugu, eta sarritan mendizale, korrikalari eta txirrindulariak ikusi daitezke bertatik. Tarteka ibilgailuren bat topatuko dugu, artzain, egurketari eta basozainak, baimendutako besteren artean. Gainontzeko ibilgailuek sarrera galerazita dute, hortaz, segurtasun osoz joan gaitezke bertatik.

Aralarko mendilerroa kareharriko karst bat dugu, eta aitzinetik gizakia bertan bizi izan da. Hori dela eta, hamaika koba, leize eta trikuharri aurkitu daitezke inguruetatik, horietako batzuk bide ondoan ere.

Aubiako trikuharrien ondotik igarotzen gara, M norabidean eta aparkalekutik gertu, pagadiko bidetik jarraituz. Eskubira egiten duen bihurgune baten ondoren I norabidea hartuta, Beingo Leizearen ondotik igaroko gara. Ezagutzeko erraza dugu, sarrera inguratzen duen harresi bat baitauka, balizko erorketak saihesteko.

IM norantzan pistatik jarraituko dugu, Beingo Leizetik 600m-tara kokatzen den Otsotesareko Trikuharria gure ezkerretara utziz. Eulatz mendiaren oina bere HMtik inguratuko dugu, IEra doan bihurgunea hartu eta sasiordeka batean sartuz. Berriro ere IM norabidea hartuko dugu ezkerrera egiten duen bihurgune baten ondoren, eta jarraian gure eskuinera dagoen Pago Marira iritsiko gara.

Karsta gurutzatzen

Hartxintxarreko pista bertan behera utziko dugu, IIE noranbidea jarraitzen duen, Desamalkor eta Pago Mariko leizeen artean kokatzen den mendi-bidea hartuz.

180m ibili ondoren, bide hau utzi eta zuzen jarraitzen duen mendi-bidetik jarraituko dugu, margo gorridun aztarnak jarraituz. Tarte honetan, karstaren zati bat agerian geratzen da, horregatik tentuz ibiliko gara oina zuloren batetan sartu, edota abere zein pertsonen iragatearen ondorioz leundutako harriekin ez labaintzeko.

Nahiz eta pasartea seinaleztatua egon eta igaro-puntuak argiak izan, bidea galdu eta beste mendi-bide bat hartzea erraza da. Kontutan izan beharko dugu Intzazelaiko M-ra dagoen lautada txikira heltzeko, hartu beharreko norabidea IIM dela.

Lautada txikira ailegatuta, M-ra kokatzen den erlaitz zabal batetik gora egingo dugu, Desaoko etxola gorriaren ondoan dagoen zuhaitz multzo bakartirantz, IM norabidea jarraituz.

Desamendi inguratzen

Desaotik abiatuz, Desamendi Txikiaren bizkarra inguratuko dugu, Desaoko Iturriaren ondotik igaroz. Mapetan nahiz eta iturri bat bezala agertu, gogoan izan behar dugu larratzeak izaten direla bertan, hortaz, uraren edangarritasuna bermaturik ez dagoela.

Desamendirantz jotzen dugu, metro batzuk irabazi eta bere E-tik inguratzen duen bidea hartzeko asmotan. Bide hau ez da oso agerikoa, tarteka landarediaren artean desagertzen baita, eta gutxi balitz, ez dauzka bestelako seinalerik. Erreferentzi bezala, I-ra jo beharko dugu. Behin Desamendi alde batera utzita, pixka bat jaitsi beharko dugu Unagako Ubidea gurutzatzeko, IM norabidea jarraituz. Behin ubidea igarota, IE-ra joko dugu berriro ere metroak berreskuratu eta gure gainetik dagoen GR12 bidea bilatzeko.

Pista IM norabidean topatu eta gurutzatzen dugun bezain laster, Trikuarrira iritsiko gara.

Gailurrerako bidean

Trikuarritik abiatuta, orain bai, Irumugarrietako gailurreraino jarraituko ditugun aztarna gorriak berriz topatuko ditugu. IIE norabidea, hasiera batean nabarmena den baina aurrerago tarteka desagertu eta hamaika adar-bide dituen mendi-bide batetik hartuko dugu.

IIE norabidean jarraituko dugu, harrietan dauden aztarna gorriak eta tarteka dauden mugarriak orientazio lanetan lagungarri izanik, eremu honen irregulartasun handia kontuan hartzen badugu. Bide nagusia alde batera utzita, berriro ere norabide egokia hartzeko arazo handirik ez da izango, baldin eta eguraldiak gure alde egiten badu. Behe-lainoa sartuz gero, egoera oso bestelakoa izan daiteke.

Orain arteko norabidea jarraituko dugu, Otseleize ingurura iritsi arte, 1310m.tara, Gipuzkoan sartuta jada. Aurrean daukagun zulogunea saihesteko IM norabidea hartuko dugu eta bide batez, Usalde azpiraino igoko gara, ia mendi-bizkarrean. Gorago, Elekomuts gainean (1390m) dagoen ataka bilatu eta alanbre-hesia gurutzatuko dugu.

Behin hesia atakatik igarota, IIE norabidean jarraituko dugu, Irumugarrietaren gailurreraino doan azken malda lasaiarekin gozatuz.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierzaten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Xaguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norantza adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELEKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

Arazorik duzu ibilbidean zehar nabigatzeko?

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Parkearen araudia begiratu

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Bertan dauden etxolak pribatuak dira

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Hornitzea ez dago bermatuta. Ura eramatea gomendatzen da

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Ez dira antzematen

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude segurtasunerako elementurik

TREKKING IBILBIDE GEHIAGO

EU
ES EU
Webgune hau cookieak erabiltzen ditu analisia egin eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Cookiekiko politikarako sarbidea footerrean aurkitu dezakezu. Onartu