Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Ospe, historia eta tradizio handiko euskal mendien artean nagusienetakoa dugu Gorbeia. Bizkaia eta Arabaren arteko muga bere gailurrean izanik, lurralde hauen mendirik garaiena ere da.

Bi aldeetatik erraztasunez igo daitekeen mendia izanik, lagunen artean zein familian bertako larretatik ibiltzea ia derrigorrezkoa da inguruko mendizale ororentzat. Hain da maitatua Gorbeia, aspalditik urte berriaren hasiera bertan ospatzea ohikoa izan dela, gaur egun, tradizio bihurtu arte.

Ikuspegi paregabea dugu bere gailurretik, batez ere lanbrorik ez dagoenean. Oskarbi denean, napar piriniotik hasita, itsasoa, Arabako Lautada, Aiako Harria, Larrun eta noski, gertuago dauden gain guztiak ikus daitezke.

Maila goreneko leku aparta erabat.

Axkorri eta Lekanda azpian

Askaldegia gure ezkerretara utziz, Pagomakurreko aparkalekutik abiatzen gara. Hasieran HHM norabidean hasi eta metro batzutara HErantz doan bidea hartzen dugu. Axkorriren oinera iritsi arte norabide berdinean jarraitzen dugu eta iritsitakoan inguratzen hasiko gara HHMranzko bira luze bat eginez.

Inguraketa egiten dugun bitartean, bideak altuera irabazten hasten da. Andramariortutik aurrera, malda areagotu egiten da Hrantz goazen heinean, eta Lekandaren oinarrira iritsi arte berdintsu mantenduko da. Arrabako atera iristeko metro gutxi batzuk bakarrik falta direla, aspaldi tuberkulosian berezitutako osasun-egoitzaren arrastoen azpitik igaroko gara.

Arrabako zelaiak

Arrabako zelaiak izenez ezagutzen duguna, kokapen ikusgarri batetan dagoen altuerako larre handi bat da, Gorbeia eta Lekandaren artean alegia. Bertatik abiatuta, Ganguren MTren aterpera doan bidea gure eskuinean utziz, urkien arteko bidetik jarraituko dugu. Zuhaitzak, ikuspen gutxiko egunetan mendi bidea nabarmendu eta galerak ekiditeko landatu ziren duela hamarkada gutxi.

Arrabako zelaiak alderik alde gurutzatzen ditugu HHE norabidean Galtzarrietako gainaren oinetan dagoen bidea hartzeko. Bideak Otatzaganeko basoaren goialdetik igarotzen du Galtzarrietako hegal malkartsua, eta berriro ere belarretara bideratzen gaitu irteeran.

Egiriñaoko pagadia bistan dugula, Hrantz abiatzen gara belardia gurutzatzen duen mendi-bide erosoan barrena. Beherako aldapa xume baten ondoren, Juventus SDren aterpearen eta ermita txikiaren parean agertzen gara.

Leporantz

Hemendik aurrera, bideak gora egiten du modu jarraian, etenik gabe. Hala ere, magala zabala izanik, gorako bide erosoa dugu honakoa, nahi adina sigi-saga egiteko aukera ematen dizkigu edota geldialditxoak modu erosoan egiteko ere. Gorbeiak duen xalotasunaren ospea irabazia du oso.

Pagadia atzean uzten dugu, HE norabidean Lapurzulogaina eta Agiñigerretako gailurren azpitik ibililtzen goaz, errekaren ondoko bidearen bila. Behin errekaren ondoan, maldak gora egingo du Aldamiñosteko leporaino gogortasuna mantenduz.

Erreka gure eskuinean izanik, eta Egiriñaoko iturria ezkerretara utziz, ibilbidea jarraitzen dugu, erreka desagertu arte, 100 bat metro gorago.

Puntu honetan, ibilbideak hobera egin eta magalak zabalera gehiago hartzen du lepoa agerian utziz.

Gurutzearen bila

Aldamiñosteko lepoan, bideak HMra bira egiten du eta oraingoan bai, Gorbeiaren azken txanpa nolakoa den argi ikusten gudu. HHM norabidea jarraitzen dugu bere ipar-hegala aurrez aurre izateko, 150m-ko garaiera kilometro erdian.

Nahiz eta aldapa gogorra izan, hegala oso zabala eta nahiko uniformea da. Hau dela eta, bidea hamaika modu desberdinetan egin daiteke, bide zuzena hartu edo sigi-saga handi zein txikiak eginez.

Guk Dulaotik datorren biderantz egiten dugu, igotzen goazen bitartean isurialde horretan dauden basoen ikuspegiaz gozatzeko. Bidea hartu eta zuzen egiten dugu gurutzerantz. Gailurretik metro gutxitara, mendi-bidea desagertzen da eta azken metroak belarretan ibiltzen ditugu.

Iritsi bezain laster, 18mko garaiera duen gurutzeak ongi etorria ematen digu. Batek esango luke estrukturak gailurraren puntua markatzen duela, baina kasu honetan, Araba eta Bizkaiaren arteko muga adierazten du, gurutzearen oinarriaren erditik igarotzen baita. Gorbeiaren gaina aurrerago dagoen erpin geodesikoak nabarmentzen du.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Parkearen araudia begiratu

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Arrabako aterpeak: BMF eta Ganguren MT

Egiriñaoko aterpea: Juventus SD

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Pagomakurren, Arraban (Ebro eta Elorria), Egiriñao eta gailurretik gertu iturriak daude.

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Ez dira antzematen

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude segurtasunerako elementurik

TREKKING IBILBIDE GEHIAGO