Proiektuaren deskribapena

Collado de Linza (berezko toponimia errespetatuz) Paquiza de Linzolaren HE-ko magalaren oinean kokatzen da. Bertan Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edota Pakiza bera igotzeko bide nagusiak elkartzen dira.

Refugio de Linza-ko aterpea sarbide, igoera erraza daukan bidea dugu eta lehen aipaturiko Petrechema edota Pakiza-ko gainak pare bat ordutan betetzea ahalbidetzen gaitu, bestelako zailtasunik gabe. Bi txango hauek goiz batetan egiteko aproposak dira, bai oinez, korriketan, eskiak jantzita edota mendiko bizikletan, "ziklo-alpinistentzat".

INFORMAZIO ERABILGARRIA

ZAILTASUNA ETA ARRISKU MAILA

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

HASIERA LASAIA

Aurrez aurre jarri ezkero, aterpearen Eskuinaldean dagoen zubia igaroz hasiera ematen diogu ibilbideari. IE norabidea hartuko dugu Sobrante de Linzako mazelan emeki gora eginez. Laster batean Sobrante de Linza-ko zelaia babestu eta era berean zirku txikia osatzen duen goragunera iristen gara.

Goragunea E-tik inguratu eta zelaira iristen gara Sobrante-ko hegala I-rantz zeharkatzen dugun heinean, erreka eskuinean utziz. Errekaren eskuinaldean bide ondoan dauden trikuharria eta iruinarria ikusi ditzakegu. Aurrerago, Paquiza-ko hego-mazelaren oinean bertan kokatzen den iturrian ura hartu dezakegu. Errekaren ezkerraldean berriz, bidetik 300 bat metrotara Cabaña de Linza edota Cabaña de Petrechema deritzon etxola aurkitu dezakegu eta metro batzuk urrutiago, beste iturri bat.

Bideak erreka gurutzatu eta E-rantz igotzen den eta Pakiza-ko hego-mazela diagonal bat marraztuz zeharkatzen duen ageriko aldapa batetik gora egiten du.

BIDEGURUTZEA

E-rantz egiten duen erlaitz zabalean zehar gorantz jarraitzen dugu E norabidea mantenduz. Maldak oraingoan aurreko lausotasuna galtzen hasi eta okertzen hasten da metroak irabazten ditugun heinean. Aldaparik handiena daukan eremua etxolaren bertikala iragan dugunean topatzen dugu, bideak "Z" bat egiten duen tokian. Harkaitz-zerrenda baten azpira jotzen dugu, bere oinarritik E norabiderantz zabaltzen den pasartetik jarraituz.

Pasarteak hegala zeharkatu eta terraza zabal batetan uzten gaitu. Bertatik, gure aurrean agertzen den tontorrerantz egiten dugu, bere oina eskuinaldetik inguratzeko.

Badira mapa batzuk okerki Collado de Linza-ko lepoa tontorraren ezkerraldean kokatzen dutena, honen eta Paquiza-ren hegoaldeko mendi-hegalaren artean. Bidea jarraituz, aipatutako tontorra E-tik inguratu eta berriro ere IE norabideari ekingo diogu azkenik Collado de Linza-ko lepora iristeko. Bertan, gune hau eta bide batez, bidegurutze nagusia zehazten dituen postea aurrez aurre agertzen zaizkigu.

COLLADO DE LINZA LEPORAKO IGOERA 360º ETA EB-N

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

Arazorik duzu ibilbidean zehar nabigatzeko?

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Neguko bibak gunerik ez dago, baina gaua Sobrante de Linza-ko zelaian dagoen Cabaña de Linza-ko etxolan eman daiteke.

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Refugio de LinzaErrepidea bertaraino iristen da, 77 lagunentzako lotarako lekua eta jatetxedun taberna ere.

URA

Edateko urez hornitzeko guneak: errekak, iturriak...

Aterpean hornitzeko aukeraz gain, Sobrante de Linza-ko zelaian ere iturriak daude.

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Elur karga handia badago, Paquiza-ren azpian, etxolaren gaineko pasartean elur-jausiak eman daitezke.

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude segurtasunerako elementurik

MENDIKO ESKIKO BESTE IBILBIDEAK