Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

San Donato izenarekin ere ezaguna dugu Beriain, gailurretik gertu kokatzen den baselizaren izena dela eta. Honakoa, Nafarroako mendien artean ikusgarrienetakoa dugu. Sakana ingurutik begiratuta, zeharkatu ezineko 1000m-ko hormatzarrez eraikitako piramide baten itsura hartzen du.

Piramidearen gaina Beriainpunta edo Ihurbain mendiari dagokio, Beriainen gailurra honen atzetik, HE-rantz kilometro batetara izanik. Mendilerroa Zintzilikatutako sinklinal batek osatzen du, hain bereizgarria den alderantzikatutako erliebe, eta bide batez, itsasontzi baten bizkarraren tankera emanez. Horregatik mendilerroaren bukaerari Beriaingo Proa ere izendatu ohi zaio.

Mendilerroaren ekialdetik eta Urbasako sarbidetik, ordea, atseginagoa den profil bat aurkezten du, metroak modu lasaiago batetan irabaziz. Ibilbidearen zatirik handiena ibiltzeko erreza den pista batetik egingo dugu. Behin pistatik at, bidea argi ikus daiteke eta mugarriak jarraitzea besterik ez dago mendi-bide batetik bestera iragateko.

Zailtasun gutxiko bidea dugu, soilik harritsuak izateagatik teknikoagoak diren bi zati labur izanik, jada gailurretik gertu eta baselizara eramaten duen pasartean bizikleta bultzatu egin beharko dugu ziurrenik.

Honakoa ibilbide gomendagarria dugu erabat, bizikletaren gainean ia 0ean egitekoa, erraza eta Nafarroako mendirik ederrenetakoan.

Hasiera gorena

Lizarragako Bentako aparkalekutik abiatzen gara, errepidearen gurutzatu eta E-rantz doan pista hartuz. Harrobirantz doan bidea hartzen dugu eta berehala eskuinera egiten dugu hormigoizko bide aldapatsutik gora. Aurretik zuzenagoa den beste pista bat ere hartu daiteke, guk grabaketa egiterako orduan hartu duguna, baina hartxintxarra oso aske izateagatik trakzioa galtzea oso erraza da.

Hasierako aldapa bortitz honek hartu beharreko hartxintxarrezko pistara zuzen eramaten gaitu. Pistatik aurrera jarraituko dugu lautadan barrena eta Sarasako Putzuaren ondoren bidegurutze bat topatuko dugu. Eskuinetik joko dugu, posteen bidez seinaleztatutako pista nagusia jarraituz, E-rantz.

Pistaren hasierako puntutik sei bat kilometrotara, bideak I-raegiten du aldapan behera, Zuloako Putzurantz.

Pistaren amaieraren bila

Zuloako Putzutik aurrera bideak gora egiten du nabarmenki, lapiazean barrena murgilduko gaituen IM-ranzko aldapa medio. E-ra metro gutxi galdu ondoren, berriro gora egingo dugu IM norabidea berreskuratu eta pista galdu arte jarraituko dugu. Bidea oraingoan ere agerikoa dugu, baina harritsuagoa. Bertatik jarraituko dugu IM norabidea mantenduz Altzeamar ingurura iritsi arte.

Puntu honetatik aurrera bidea mendi-bide edo gurtarrasto bezala aurkeztuko zaigu eta mugarriekin adi ibili beharko dugu bideen arteko pasarteak bilatzeko.

Euskal Herriaren erdigunea

Ezkerretara utziko dugun borda erreferentzia bezala hartuko dugu eta Ezpeletatik aurrera jarraitzen dugu IM norabidea mantenduz, iturria (gure posiziotik 300 bat metrotara) eskuin aldean utziz.

Bitxikeri bezala, aipatu beharra dago Euskal Herriaren erdigune geografikoa ibilbidetik metro batzuetara soilik kokatzen dela. Honakoa Felix Isasa ingeniariak kalkulatu zuen, eta puntu zehatza buzoi bat eta hainbat zirkulu zentrokideek markatzen dute. Zehazki, bidetik ezkerretara 120 metrotara kokatzen da, Olibesarioko soroiko sakonune batetan.

Amorroko gainaren oina zeharkatzen duen bidetik gora egiten dugu, aurretik hartutako norabidea mantenduz mendilerroa estutzen doan heinean. Goragune bat eskuinaldetik inguratzen dugu mendilerroaren ertzetik gertu eta Uharteko Mendatearen ingurura iristen gara. Azken hau goragunearen oinean kokatzen da, gure ezkerretara. Bideak zuzen jarraitzen du.

Azken txanpa

Belardia alderik alde zeharkatzen duen mendi-bidetik jarraitzen dugu, goi-ordokiaren ertzetik gertu. Bideak ezkerretara dauden muinoen gora beherakoak saihesten ditu, igoera atseginagoa eta iraunkorragoa eginez.

Bat batean, mendilerroaren "u" itxura desagertu egiten da mendilerroaren estugune batetan, eta harriak argiro azaleratzen dira. Bailara bertan bukatu eta goi-lautada argi sumatuko dugu bertan. Begien aurrean zabaltzen zaiguna liluragarria da benetan. Orain bai, Beriaingo gailurra aurrean izango dugu.

Galtzeko arriskurik gabe, metro batzuk galduko ditugu gailurrerako bidean zuzen eginez, azken aldaparen bila.

Tras pasar por un par de «trialeras» sencillas, en las que como en nuestro caso se puede meter la rueda donde no corresponde, llegamos al cruce que conecta con el camino que sube desde Uharte. Continuamos de frente, saliendo un par de veces del camino para evitar algún helero y llegamos a la base de la ermita.

Azken irtengunea zeharkatzeko bizikleta lepoan hartuko dugu eta baselizaren aurrean IIE-rantz koko dugu Beriango gailurrerako azken metroak oinpekoei eraginez burutzeko.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Ez daude

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Alojamiento posible en la Venta de Lizarraga así como en localidades de alrededor.

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Existen un par de fuentes pero no se ubican junto al camino.

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Una vez finaliza la pista, la orientación se puede complicar si hay niebla.

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude

BESTE MTB IBILBIDEAK