Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Val d'Aran bailarara gerturatzen den orok derrigorrez bisitatu beharreko hainbat txoko eskuragarri dauzka, hauen artean berezienetakoa, aspaldi hustutako Montgarri herrian dagoena izanik. Aurkeztutako ibilbideak bertatik igarotzen den Noguera Pallaresa errekaren lehendabiziko kilometroak jarraitzen ditu, larre eta mendi-pinudiak zeharkatzen dituzten bideak erabiliz.

Elurrik ez dagoenean, oinez edo bizikletan egiteko ibilbide ezin hobea dugu, bai lagun artean zein familian. Neguan ordea, mendi erraketa zein iraupen eskiekin egin izan ohi da. Nahi izan ezkero, motoeski edo txakur leren bidezko txangoak antolatzen dituzten zerbitzuak ere aurkitu daitezke bailaran.

Ibilbideak errekaren bi aldeetatik doazen Camin Riauko pistak erabiltzen ditu, jaitsiera alde batetik eginez eta igoera bestetik. Oro har, ibilbide hau ordulariaren orratzen joera jarraitzen du, baina aurkakoan ere egiteko aukera izango da, betiere kontuan izanik eskuinaldeko bidean baimendutako ibilgailuak ere aurkitu daitezkeela. Galtzeko arriskurik ez dago, MTBrako homologatu eta seinaleztatua dagoen 20. bidea baita BTT Val d’Aran zentruan. 

Ibilbide honetan oinezkoek izango dute beti lehentasuna, norabide batean zein bestean, hortaz, adi eta kontuz ibili beharko dugu bizikletaren gainean. Animalia anitz ere egon daitezke bidean zehar, beraz, hauek ere errespetatu beharko ditugu. Ordainean, bailaran aurkitu daitekeen ingurune idilikoenetako batetan murgiltzeko aukera izango dugu.

Jaitsiera liluragarria

Ibilbidea Bereteko aparkalekuaren atzealdean dagoen eraikuntza metalikoaren ondoan hasten da. Ezkerretara kokatzen den zubia igaro eta Camin Riauko pista hartzen dugu. Oinpekoei eragiten hasten gara eremu lau eta eroso batetik IE norabidean, Gessako etxolaren azpitik eta erreka beti gure eskuinaldean utziz.

Parroseko basoaren inguruan bideak beherakoa hasten du emeki, Tuc de Pedescauc mendiaren oina Irantz inguratzen duen heinean. Arriu de Parros eta goitik dagoen Cabaña de Parros etxolara iristean, mendiaren oina inguratzeari uzten diogu. Bat-batean Erantz eginez, Tuc de Parros mendiaren oinaren bukaeran sartzen gara. Gune honetan, aldapa areagotzen da eta ibiltari edo animaliarik ez badago, jaitsiera azkar eta polit bat egiteko aukera izango dugu. Berriro ere Irantz egiten dugunean, eskuinera egiten duen bihurgune itxi batetara iristen gara, Es de Cabau etxolaren azpitik igaroz.

Tuc des Bandolers mendiaren mazela zeharkatzen duen aldapa igo eta zuhaitzen artetik atera bezain laster, Montgarriko lautadara iristen gara.

Itzalpeko igoera

Santutegiaren aurrean dagoen zubia iragan eta errekaren eskuinaldetik behera doan bide nagusitik jarraitzen dugu, kilometro baten buruan goranzko bidearekin konektatzen duen bidegurutzea topatu arte. Honakoak jada 180 graduko bihurgunea egiten du.

Pistatik gora egiten dugu HHM norabidean, Bosc des Bossau basoa zeharkatuz. Malda nahiko jarraitua da baina bizikletaren gainean ibiltzeko erosoa izaten jarraitzen du. Goragune bat gure eskuinean utzi ondoren, bideak Hrantz egiten du, zerbait lasaituz, tarte txiki batean behintzat. HHM norabidean gorantz jarraitzen dugu Barranc de Laveja sakanera iritsi arte. Bideak HMrantz egin eta jaitsiera labur bat egiten dugu. Iturria eremu honetan aurkitu dezakegu, bidea eta errekaren artean.

Bonavéko bidean gora jarraitzen dugu, Montanha deth Dossau mendiaren oina zeharkatzen basoaren bukaerarantz, bidea ixten duen ate metaliko batetara iritsi arte. Honakoa bizikletatik jaitsi gabe eskuinaldetik gurutzatu ahal izango dugu.

Hemendik aurrera, Maladetako eremua begien aurrean izanik, zeharka-meharka ibili ondoren Bereteko aparkalekura bueltatzen gara.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Ez daude

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Aparkalekura iritsi aurretik dagoen Peira Arroja aterpe librea eta  Amics de Montgarriaterpea, Montgarrin

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Inguruan hainbat erreka daude. Bidetik gertu dagoen iturri bat ere bada.

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Udaberrian elurra egon daiteke bide osoan zehar edota zatika

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude

BESTE MTB IBILBIDEAK