Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Errege Bardeak edota soilik Bardeak, Nafarroako HE-an kokatzen den erdibasamortu bat da, Aragoiko eremu txiki batetan ere sartzen dena.

Se trata de un Parque Natural declarado Reserva de la Biosfera por la Unesco en el año 2000. El terreno compuesto principalmente por yeso, arenisca y arcilla, ha adoptado características y sorprendentes formas debido al efecto de la erosión del agua y el «cierzo» predominante en la zona. Las formas y formaciones típicas de las Bardenas van desde cerros solitarios (cabezos) y mesetas, hasta sinuosos barrancos y extensos planos.

Oinez, mendiko bizikletarako seinaleztatutako bideetan zehar edota baimendutako lekuetan autoz ere ibili gaitezke alde batera eta bestera.

Bertan aurkezten dugun ibilbideak, parkearen erdian kokatzen den Tiro Poligonoa inguratzen du. Ulertezina da gaur egun, horrelako leku babestu, eder eta berezi baten erdian horrelakorik izatea. Ibilgailuentzako gehienezko abiadura mugatua dago eta nahiko leku dago segurtasunez ibili ahal izateko. Hala ere, desplazamendurako gailu eta modu guztiak kontuan hartu beharko dira denon arteko elkarbizitza bermatzeko.

Oinez soilik bisitatu daitezkeen formazio ezagunen ondotik ibiliko gara. Gainera bide nagusi honetan beste hainbat seinaleztatutako bide gehiago hartu ahal izango dira, eguna bizikletaren gainean luzatu nahi badugu. Zailtasun teknikoen ezak gomendagarria den bidea bihurtzen du honakoa basamortuarekin lehendabiziko kontaktua egiteko, bai lagun artean edota familiarekin ere.

Estatu batuetako western pelikulen antzerako paisaiak, Bardea Zuriaren ilargiak dituenaren tankerako paisaiak edota "Juego de Tronos" telebistarako serie ospetsuak erabilitako paisaiak ikusgai daude, Poligonoari Buelta (edo itzulia) izendaturiko Mendirako Bizikletarako 3.ibilbide honenetatik gertu.

Zer gehiago behar dugu?

Hasiera errepidetik

Errege Bardeetako Informazio Gunetik abiatzen gara, bertan jasotako mapan eman dizkiguten gomendio guztiak apuntatutakoan. Errepidea hartzen dugu IE norabidean igotzen garen heinean 300 bat metro egin arte. Errepidean E-rantz jotzen du aldapan behera, eta 600m-tara Camino de Las Cortinas-en bidegurutzea topatzen dugu ezkerretara.

Errepidea utzi eta ondo zapaldutako pista zabal batean sartzen gara. Bizikletaren gainean ibiltzeko erraza dugu honakoa, nahiz eta hasierako tartean hartxintxar gehiegi egon, batez ere bide bazterretan.

2,5 Km egiten ditugu IIE norabidean eta gure eskuinean Cabaña de Pancho etxola utziko dugu. Bertatuk Castildetierra erreferentzi bezala hartuko dugu bertara iritsi ahal izateko ia Km baten buruan. Bertara iristen gara HE-tik, gure eskuin aldean aparkalekua dugularik.

Ulertezinaren bidean

Castildetierraren parean gaudenean, HHE-rantz jotzen dugu, planoan adierazi diguten bezala. Arduradunen esanetan, bidea modu honetan egiteak, trafikoaren segurtasuna eta mugikortasuna hobetzen du, beraz, jaramon egiten dugu.

Balsa de Las Cortunas putzua inguratu eta HHE norabidea mantentzen dugu, Corral de Los Hermanos-ko etxolak atzean eta gure ezkerraldean utzi arte. Bertatik kilometro erdira, H-ra egiten duen bihurgune baten ondoren Tiro Poligonoaren sarrerako atera iristen gara.

Poligonora eramaten duen errepidea zeharkatzen dugu bidean jarraitzeko. Pistak Barranco de Los Hermanos sakanaren ondotik igarotzen da, E-ranzko bihurgune baten ondoren. Hurrengo kilometro eta erdia norabidea aldatu gabe egingo dugu. Aireportu Militarra ezkutatzen duen muinoaren ondoan berriro ere HE norabidea hartuko dugu.

Barranco de Los Cambrones eta ondoren Barranco de Zapata sakanak atzean utziko ditugu, eskuin aldean Villa Zapata Etxolaraino. Hemendik gertu, bideak berriro ere HHE-rantz egiten du, azkenik Corral de Zapata eskortara iristeko.

Norabide aldaketak

Eskortatik kilometro erdira bideak IE-rantz egiten du eta kilometro batzuk beteko ditugu norabide berdinean oinpekoei eragiten. Urrutira, gure eskuin aldean Nasa Alta eta Nasa Baja muinoak ikusi ahal izango ditugu.

La Cruceta-ko gunea atzean uzten dugu, gure aurrean eta ezkerretara kokatzen den La Raya ikuskatzen dugun heinean. Eremua igaro ondoren I-rantz joko dugu eta orain bai, La Raya eta El Rallón aurrez aurre dauzkagu, bidetik bista kendu gabe.

IM-rako bihurgunea hasten den puntuan Plana de La Raya eta Rayón aldera eramaten duen bide nagusia hasten da. Leku hauek oso berezkoak dira eta ezagutzeak merezi du. Esan beharra dago eremu babestua dela, eta hortaz, bizikletak utzi eta oinez egin beharko ditugu bertako bideak.

Ilargiaren antzera

Ibilbidearen atalik ederrenean gaude orain, Bardea Zuriaren muino eta sakana nagusien ondotik igaroko baikara.

Bidegurutzeri uko egin eta bidetik jarraitzen dugu, Sanchicorrotako muinoa erreferentzia bezala hartuz. Bere oinean Corral de Mendigacha-ko eskorta aurkitzen da eta honen ondoren bideak M-rantz egiten du. Juan Gurria-ren eskorta eta bide ondoan kokatzen den presagainaren ondoan, aurreko norabidea berreskuratuko dugu.

Ibilbideak IM-rantz egiten du, gure eskuinaldean Rayon-en higatutako hormak agerian izanik. Bertara jotzen duen mendi-bide bat ateratzen da metro batzuetara. Bidea hartu eta sakanean barneratzeak merezi du, Plana del Rayon eta Paso de Los Ciervos pasarte ezagun eta harrigarrira eramango gaitu eta. Nahi izan ezkero, goi-ordokian zehar oinez Piskerraraino ibili daiteke, baldin eta ordulariari begiraturik emateko beharrik ez badugu.

Nolanahi ere, bideak pista nagusian barrena jarraitzen du, Piskerraren oina alde batetara utziz eta Corral de la Junta-ren inguruetara iritsi arte norabidea mantenduz.

Castildetierrara bueltatuz

Eskortaren inguruneetan bideak HM-rako bihurgunea jarraitzen du, betiere Tiro Poliginoaren muga ezkerretara izanik. Eskuinaldean, Barranco Grande sakanako mendi bidea gero eta gertuago daukagu, militar gunearen barnean dagoen Barranco de Las Cortinas sakanara gerturatzen garen heinean.

Oinpekoei lasai eragiten diogu helmuga bistan dugularik, Cabezo de Las Cortinas muinoa bere oinaren M-tik inguratzen dugun bitartean, Chimenea de Las Hadas edo ezagunagoa den Castildetierrara iritsi arte.

Bertatik abiatuta, hasieran hona iristeko pista berdina hartuko dugu, oraingo honetan, aurkako bidean errepidera iritsi arte. Errepidean, eskuinaldera egingo dugu hasiera puntua markatzen duen aparkalekura iritsi ahal izateko.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Ez daude

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Inguruko herrietan lotarako aukera ugari daude.

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Edateko urik ez dago bide osoan zehar

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Tiro Poligonoaren eremuan sartzea debekaturik dago. Seinaleztaturiko bideetatik at ibiltzeko aukerarik dagoen galdetu behar da Informazio Gunean.

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude

BESTE MTB IBILBIDEAK