Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen track-a esploratu ezazu

  • Track-a azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, track-aren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Zalantza izpirik gabe, Anboto gure mendien artean ezagun eta maitatuenetakoa dugu. Urkiolako Natura-Parkean kokatua, sinbolismo, historia eta mitologi anitz duen mendia da. Bertan gure antzinako jainkosa Mariren egoitza nagusia dugu, Mariren Koba alegia.

Arrazolako bailaratik 1000m gorago topatzen dugu gaina, eta bere hormetan 400m-rainoko eskalada bideak aurkitu ditzakegu, ertza, gandor eta ezproiez gain. Mendizale orok nahiko lukeen guztia mendi bakar batean bildua.

Bide normalen artean ezagunenetakoa Urkiolako Santutegitik abiatzen dena dugu, lasterka joan gabe pare bat ordutan egin daitekeen ibilbide erraza izanik.

Urkiolagirreko bidean

Santutegiaren atzetik abiatzen den eta ezkerretara kokatzen den aparkalekuaren ondotik abiatzen gara. Bertara iristeko bidetik Asuntzaraino doazen bi ibilbide desberdinen abiapuntuak ikusiko ditugu. Bistakoena aurrez aurre agertzen den pista dugu, Urkiolagirre mendia bere Hko basotik inguratzen duena. Guk hautatutakoa, Urkiolagirre gainarantz doan ezkerraldeko belarditik hasten da, horretarako, bertako ataka igaro beharko dugu.

Belardiak HE norabidean gora egiten du, etenik gabeko baina ibiltzeko oso erosoa den aldapatik. Norabidea mantenduz, zuhaizti batetara zuzen eramaten gaitu, suebakia erabiliz igaro ahal izateko. Suebakitik aurrera, ageriko bideak nahiz eta Hrantz egin, guk gure norabidea jarraituko dugu, aldapan gora.

Gure ezkerretara Atxarte eta Alluitz ikusten ditugun einean gora egiten dugu eta ia konturatu gabe gailurra topatzen dugu. Bertan erpin geodesiko, informazio mahai eta mendiko postontzi bat ikusiko ditugu. Hemendik, besteak beste, Gorbeia inguruko eta Anbotoren gandorrarekiko aparteko ikuspegia dugu.

Asuntzara jaisten

Urkiolagirreko gainatik E norabidea hartzen dugu belardian behera egiteko asmotan. Bideak basoaren goiko muga jarraitzen du eta nahiz eta malda handiagoa izan, ibiltzeko erosoa da erabat.

Beti norabidea mantenduz, jaitsieran dagoen atal lau bakarraren ondoren Asuntzara (Asuntze) eramaten gaituen sigi-sagatik behera egiten dugu.

Alanbre-hesia atakatik igaro eta Urkiolatik datorren pista hartzen dugu.

Nahi izan ezkero, pistaren beste aldera gurutzatuz eta errekaren ondotik gora eginez, HE norabidean, Polpol metal-ura duen iturri famatua ikusi dezakegu.

Harrizko basoa

Hartxintxardun pista jarraitzen dugu bailararen bukaera arte, IE norabidean eta ia maldarik gabe. Bideak HErantz egiten du eta berehala hasten dugu Pagozelaibururako igoera.

Aterpearen ondotik igaro eta Zabalandiko bidegurutzeraino iristen gara. Bide nagusiak Hrantz behera egiten du, baina zuzen jarraitzen dugu Pagozelaiburuko lepora doan pistatik barrena.

Lepotik Anbotorantz doan basoko bidea hartu dezakegu edota metro batzuk aurrerako, harrobi zaharraren ondoko pasabidea bilatu. Behin basoan, IE norabidea jarraitzen dugu, aztarna zuri-gorriak jarraituz.

Aldez aurretik esan beharra dago Anbotoko ertza hartzeko bide bakarrik ez dagoela, nahiz eta margo-aztarnak topatu, hortaz, lurraren egoerari kasu egiten diogu ahalik eta erosoen igo ahal izateko. Harriak erabat leunduta daude, eta bustirik egon ezkero, oso labainkorra den zorua topatuko dugu.

Horrelakoetan soilguneak bilatu ditzakegu, ea eguzkiak bertako harriak lehortu dituen, edota basoaren goiko muga inguruan gora egin, horrenbeste leundutako harrien artetik.

Behin basoa igarota, ertzera iristen gara.

Talaia paregabea

Ohituta dagoenarentzat ertzak ez dauka inolako zailtasun mailarik, baina horrek ez du esan nahi bertatik lasai asko igaro daitekeenik. Badira pasarte labur batzuk zeinetan tentuz ibili beharko dugun baldin eta lurra bustita badago.

Lehendabiziko pasartzea, Hrantz eroria duen maila desberdin eta alderik aldeko arrakalak dituen plaka batetik doa. Ibilbidea grabatzerako orduan, lurra oraindik bustirik dagoela ikusita, pasartea ertzaren goiko puntutik igarotzea erabaki dugu, mailak diagonalean gora igoz eta harriaren irregulartasunetaz probestuz urrats bakoitza emateko. Jeitsieran arrakala baten barnetik egingo dugu. Badaezpada ere, pasartean eskuak erabiltzea komenigarria da.

Lehendabiziko plaka gainditu dugunean, balkoi txiki batera iristen gara. Lurrean duen harrizko plakak ebakiranzko malda dauka, beraz, ezkerreko hormari helduta igarotzen gara, beste behin ere eskuak erabilita, batez ere jaitsiera egiteko.

Adi ibili beharreko azken pasarteak ertzean dagoen erlaitz txiki baten forma dauka. Nahi izan ezkero, gainetik igarotzea posible da, bukaerako maila jaitsiz, berriro ere bidea hartzeko.

Azkenik Anbotoko gailurrera iristen gara. Inguruan bertako erpinaz gain, Club Deportivo Bilbao-k duela ehun urte baino gehiago jarritako mendiko postontzia topatuko dugu, euskal mendietan jarritakoen artean lehendabizikoa alegia.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierzaten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Xaguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norantza adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELEKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

Arazorik duzu ibilbidean zehar nabigatzeko?

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Parkearen araudia begiratu

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Refugio de Asuntze, a día de hoy parece cerrado.

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

En las inmediaciones del santuario: Fuente de Santutxu, pista adyacente, dir S.

Pradera de Asuntza: Fuente ferruginosa de Pol-Pol.

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

El tramo final de arista tiene la caliza muy pulida, en condiciones de agua o humedad es muy resbaladizo.

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Ez daude segurtasunerako elementurik

TREKKING IBILBIDE GEHIAGO