Proiektuaren deskribapena

EGURALDIA

INFO

IBILBIDEAREN DATUAK

Método de Información de Excursiones (MIDE)

MIDE, FEDME eta beste federazio batzuk gomendatutako ibilbideen zailtasun eta arrisku maila neurtzen duen método bat da. Bere helburua, neurtutako bideen eskakizun tekniko eta fisikoaren bateratzearen bidezko istripuen prebentziohandiago bat lortze izanik. Modu honetan, sailkapenetan irizpide objetiboagoak lotzen dira.

MIDE-ren informazio lauki bakoitzak bi zutabe ditu: ezkerrekoan, ibilbidearen oinarrizko informazioa aurkituko duzu: ordutegia, desnibel metatua, distantzia eta abarrekoak. Bestalde, eskuineko zutabeak ibilbidearen zailtasun eta arriskuari buruzko informazioa bistarazi ahal izango dituzu. Zailtasun eskala 1etik 5era izanik (txikitik handira)

Metodo honek oinarrizko informazioa eskeintzen du oso aldakorra den medio batetan, hortaz, eremuaren baldintzak neurtutako egunarekin ez dutela zertan bat egin behar. Hau dela eta, ahal den neurrian, bertaratu baino lehen, ibilbidearen egoeraz jabetzea komeni da.

IBILBIDEAREN DIAGRAMA

Ibilbidearen tracka esploratu ezazu

  • Tracka azpiko diagramarekin sinkronizatuta dago, ibilbidearen desnibelen bilakaera aztertu ahal izateko.
  • Mapan, trackaren edozein punturen gainean kokatu zaitez, diagraman bere proiekzioa ikusi ahal izateko, edo alderantziz.
  • Erreferentzi puntuetan klik eginez, puntua identifikatu ahal izango duzu, eta nahi izan ezkero, webgunetik kanpoko beste mapa batetan ikusi ere.

IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Inguruan dituen mendien artean garaiena izan ez arren, mendilerroari izena emateaz gain, ezagunena eta bisitatuena dugu Aizkorri. Bertan kokatzen den baselizak eta barruan urteetan gordetako gurutze mirarigileak ere zerikusi handia izan du ospearekin.

Mendilerro hau, gure herria alderik alde gurutzatzen duen kareharrizko bizkarrezurrean kokatzen da eta bertan ere aitzinako mitologiaren Jainkosa zenaren Mariren etxeetariko bat aurkitu dezakegu.

Aizkorri oso ibilitako mendia dugu eta esan daiteke ia bere isurialde guztietatik arazo handirik gabe igo daitekeela. Neguan, elurraren baldintzak onak izan ezkero, IEko hegaleko kanalak ere igo daitezke.

Biderik ezagunenak guk egindako Otzaurteko sarbidea duen ibilbidea eta Arantzazutik hasi eta Urbiako Zelaiak gurutzatzen dituenak dira.

Historia handiko bidea

Aldaolako aparkalekutik M norabidea hartzen dugu Sandratiko Balkoiari dagokion informazio panelaren ondoko bidetik. Metro gutxi batzuk jaitsi eta Ubiergo erreka gurutzatu dugunean, bideak IIM norabiderantz egin eta zuhaitzen artetik gora egiten dugu.

Basoaren ekialdeko mugaren ondotik atera eta 2010. urtetik itxita dagoen Sandratiko Aterpera iristen gara. Bertan, bideak GR12arekin bat egiten du eta ageriko bide zabal batetik Sandratiko Tunelerantz egiten dugu M-HM norabidea mantenduz. Bertatik ustezko erromatar bidearen arrastoak argi ikusi daitezke. Nahiz eta erromatar bide bezala ezagutu eta tunelaren ipar sarrerako inskripzioak hori aditzera eman dezakeen, gaur egun harrizko bidea nork egin duen ez dago batere argi.

Tunelaren sarreran, ezkerretara kokatzen den eta izotzetan zein arroka bustiarekin eroriak ekiditeko jarritako eskubanda atzean uzten dugu. Eskuinean Sandratiko baseliza kokatzen da, tuneleko pasabideak lehendik zuen Lizarrate izena galtzearen eragile nagusia.

Pasabidetik igaro eta irteeran IM norabidea hartzen dugu, GR12a ia 200 metrotan jarraituz, Sandratiko Balkoira eramaten duen bidegurutzea atzean utziz.

Bideak HMra egiten duen momentuan, Eskaratzako iturrira iritsi baino lehen, seinaleztapenik gabe zuzen jarraitzen duen bidetik jarraituko dugu, I norabidean. Aipagarria da oso, bidean zehar aurkitu daitezkeen hamaika bide-seinaleen artean, bakar bat bera ere ez duela Aizkorrira igotzeko biderik aipatzen.

Baso karstikoa

GR12 utzi eta bide berritik jarraitzen dugu, abiapuntutik metro gutxitara harriz beteriko basoan murgilduz. Basoko bidearen lehendabiziko bi herenetan ia modu zuzenean I norabidea jarraituko dugu, zuhaitzen artean sigi-saga txikiak eginez.

Bidea beti ez da agerian, nahiz eta leundutako oineko harriak nolabait bidearen testigantza eman, sarritan hostoz gainezka izango dugu. Hala ere, bideak leku errezetenik egiten du oro har, beti norabidea mantenduz, hortaz, adi egon ezkero, orientazioak ez luke arazo handirik eman behar.

Bideak bapatean, harkaitz baten gainetik ezkerretara, M-IM norabidea hartzen du basoko bidearen azken herenari hasiera emanez. Inklinazioak ere lasaitu bat ematen digu 1300mko garaiera hartu arte. Puntu honetan, basoaren goiko muga gertu dagoenaren susmoa berehala hartzen diogu, berriro ere Iparrera bueltatuz eta laster batetan iritsiz.

Basoaren goiko mugatik irten eta belarrezko bizkar txiki batetik gure aurrean eta ezkerretara kokatzen den erlaitz batetara iritsiko gara. Honakoa Aizkorriko hego isurialdea goranzko diagonalean moztu eta IE isurialdearekin konektatzen du oso modu dotorean.

Isurialde berria ia 1400mtan hartzen dugu, gu gauden lekutik 1000m behera dauden Zegama eta inguruari begirada kendu ezinik.

Altuerako ibilaldia

Bidetik jarraitzen dugu Ia konturatu gabe Aiztontor Altuna atzean utziz. Ibilbidea ertzetik gertu mantentzen gaitu oso modu nabarmenean, toki lau txiki batetik igaro eta Tontorraundira iritsi arte.

Bizkarra gainditu eta gailurrera eramaten duen azken tartea aurrez aurre daukagu. Aldapa txikiko bidetik jarraitzen dugu, Aizkorriko Aterpeari eta mendilerro guztiari ospea ematen dion ondoko baselizari eusten dion gandorreraino.

Gailurra bi eraikinen atzetik kokatzen da, metro gutxitara.

360 GRADU ETA EB BIDEZ GRABATUTAKO IBILBIDE PANORAMIKOA

Aginte-panelean pantaila osoa aktibatu ezazu

  • Norabidea adierazten duten geziak
  • Mapa interaktiboa
  • Ataletan banatutako menua

Saguaren botoi nagusia sakatuta duzula, arrastatu ikuspuntua aldatzeko

Nabigazio duala, norabidea adierazten duten geziekin edota aurrera eta atzerako markatzaile mugikorrak erabiliz.

OHARRAK

  1. TUNEL PANORAMIKOA BEREZIKI PC, UHD PANTAILA EDO PROIEKTOREETAN IKUSTEKO EGOKITUA IZAN DA, SAKELAKO GAILUETAN IKUSTEA EZ DUGU GOMENDATZEN.
  2. Prototipo hau bere osotasunean, pertsona bakar batek egindakoa da beste batzuen softwarea erabiliz eta inolako diru-laguntzarik gabe. Hau dela eta, erabilgarritasun eta abiadura mailak mugatuak dira. Zure pazientzia eta ulertzea aldez aurretik eskertzen dut.

BIBAK

Gaua aterian igarotzeko babestuta dauden eremuak

Parkearen araudia begiratu

ATERPEA

Lotarako eta barruan jateko prestaturiko eraikuntzak

Gailurraren ondoan Aizkorriko Aterpea dago, jangela, ohatzeak eta tximinia dituena. Aparkalekutik gertu, Sandratiko Aterpea, 2010.urtetik itxita dagoena

URA

Edateko urez hornitzeko iturriak, errekak eta bestelako guneak

Sandratiko Tunelaren aurretik markatu gabeko iturri bat dago, eta Eskaratzako iturria, bidegurutzea hartu gabe GR12tik metro gutxi jarraituz, erromatar bidetik at.

ARRETA

Arretaz ibiltzeko guneak, arrisku objektiboak direla eta

Ez dira antzematen

SEGURTASUNA

Rapel, ainguraleku eta segurtasunerako elementuak

Sandratiko tunelaren barruan kokatzen den eskubanda.

TREKKING IBILBIDE GEHIAGO