TreckViewn nabigatu

Gida honen bidez TreckViewren nabigazio sistema azalduko dizugu, aukera guztiak ezagutu ditzazun, eta ondorioz, murgiltze teknologia honi zukua atera diezaiozun. Gogoan izan honako erreminta planifikaziorako egina izan dela, hortaz, funtzio guztien erabilerak ibilbidearen ezagutza hobeago bat izaten lagunduko dizu.

Nabigazio menua

Hasierako botoia

Irudi bakoitzak aurretik ezarritako posizio bat dauka, oro har, ibilbidearen norabidean. Botoia sakatu ezazu irudia bere posiziora bueltatzeko.

Aurreko irudia

Aurreko irudia ikusteko.

Hurrengo Irudia

Hurrengo irudia ikusteko.

Mapa ikusi / gorde

Eskuman dagoen mapa interaktiboa ikusi edo gordetzeko.

Laguntza

Irudi bakoitzari dagozkion bistaratzerako aukerak ikusteko.

Gerturatu

Zoom barra

Urrundu

Zoomaren kontrolak

Kontrol modua

Berezko herrestatze kontrola, bistaren mugimendu kontrol modura igarotzeko.

Pantaila osoa aktibatu / desaktibatu

EB moduan sartu

Soilik EB betaurrekoak erabiliz

Nabigaziorako kontrol-palanka

Nabigazio menua agertu /ezkutatu eta bistaren aldaketarako norabide geziak.

Irudi batetan ikuspuntua aldatzeko

Tunel panoramikoa osatzen duen irudi bakoitzak 360º aldeetara eta bertikalean 180º hartzen dituen esfera bat da, bi metro inguruko altuera batetik hartua izan dena. Horrek, bertan kokatzen den pertsona baten ikuspuntutik oso gertu dago.

EB moduan, burua mugitzea besterik ez dago argazkiaren ikuspuntua aldatu ahal izateko, PCan ordea, honakoa lortzeko hainbat aukera daude.

  • Sagua erabiliz: botoi nagusia sakatuta duzularik, herrestatu ezazu ikuspuntua aldatzeko.
  • Nabigazio menuaren Kontrol-palanka erabiliz: gezietan klik eginez.
  • PCaren teklatua erabiliz: norabide geziak sakatuz.

Ibilbideetatik nola nabigatu

Ibilbide bakoitzean aurrera eta atzera ibiltzeko bost modu desberdin daude, planifikazioaren beharren arabera edota bakoitzaren nahien arabera.

  1. Norabide geziak. "Chevron" itsurako gezi laranjak dira. Hauek, eremu zehatz baten inguruan dauden irudiak linkatzen ditu, ondorioz, bai aurretik eta atzetik linkatzen diren gezi multzoak ikusiko dituzu, batetik bestera gertuen daudenak izan gabe. Tarteka, gezi mota hau ez duen irudirik topatuko duzu, horregatik komeni da desplazamendurako dauden beste modu guztiak ezagutzea.
  2. Nabigazio menuaren kontrol-palanka. Aurreko eta hurrengo argazkirako ikonoak erabiliz, gezi multzoekin nahastea alde batera utziko duzu, eta jarraian dauden argazkiak ikusteko aukera izango duzu.
  3. Aurreko eta hurrengo irudirako barra. Sagua irudi bakoitzaren aldeetan kokatzen baduzu, aipatutako barra hauek agertuko dira, ezkerreko barrak aurreko irudira eramango zaitu eta eskumakoak aldiz, hurrengora. Erabilgarria da batez ere pantaila osoa maparik gabe erabiltzen baduzu.
  4. Mapa interaktiboa. Eskuman agertzen den mapa interaktiboan ikusten den ikono bakoitza irudi bati dagokio. Mapan zooma egiterik badago, bai bere ikonoak erabilita edota saguaren gurpilaren bidez, baita desplazamendua ere. Honek argazkiaren aukera errazten du.
  5. Gune hautatzailea. Ibilbide bakoitza gune desberdinetan bananduta dago eta hautatzailea goiko aldean, eskuman topatuko duzu menu zabalgarri bat bailitzan.

EB modua

EB betaurrekoak erabiliz, TreckView-ko ibilbideetatik errealitate birtualean ibili ahal izango duzu. Honakoa aktibatzeko, EB ikono nagusian sakatu edota nabigazio menuaren bidez sartu.

EB moduak soilik argazkiz argazki mugitzeko aukera ematen du, maparik edota gune hautatzailea erabili ezinik. Berezko bistan, distortsiorik gabeko irudia agertzen da, baina behin aktibatuta, pantailan klik eginez gero, azpialdean dagoen konfiguraziora sartuta, parametro hauek aldatzeko aukera izango duzu.

Sistema honekin, kartoizko betaurrekoak, Gear VR, VR One, Homido eta ColorCross VR betaurrekoak erabili daitezke. Gainera, betaurreko bakoitzari dagokion konfigurazioa aldatzeko aukera izango duzu.

Desplazamendua lurrean dauden gezi zurien bidez egin ahal izango duzu edo aurreko eta hurrengo argazkira joateko gezi mugikor gorriak erabiliz.