BaseCamp nabigazio jarduerak planifikatzeko doako softwarea da, Garmin etxearen jabetzakoa. A priori, badirudi markaren erabiltzaileentzat bakarrik den softwarea dela, baina ez da guztiz horrela. GPX eta KML formatuetan track-ak esportatzeko aukerak erabilera unibertsalagoa ahalbidetzen du.

Softwarea Garminen orri ofizialetik deskargatu eta ordenagailuan instalatu ondoren, landu behar ditugun mapak kargatu behar dira, bai etxekoak, bai kanpoko mapa bektorialak. Interesatzen zaizkigun mapak (doakoak edo ordainpekoak) sarean bilatu eta PCan instalatu besterik ez dugu.

Horretarako, zeharkaldien ataleko track-ak nola sortzen ditugun erakutsiko dugu, duela urte batzuk egindako ibilbideak digitalizatzeko, edo, besterik gabe, grabatu ez ditugun track-ak plazaratzeko. Teknologia eskura izan arren, TreckView sortu arte, antzinako erara nabigatu izan dugu: mapak, iparrorratza eta duela gutxira arte 90eko hamarkadako altimetro barometriko analogikoa erabiliz. GPSa autoa markatzeko bakarrik, eta erreferentziazko Waypointen bat, akaso lainoak bereak egitekotan bazen ere.

BaseCamp Inicio

ZERGATIK TRACK-AK SORTU EDO ALDATU?

Teknologia berrien etorrerarekin nabigazio metodoak modernizatu egin dira. Gailuak gero eta eskuragarriagoak dira, eta gaur egun jende ugari dago ibilbideak grabatzen eta partekatzen.

Litekeena da jarraitu nahi dugun ibilbidea sarean aurkitzea, jda gure GPSan kargatzeko prest. Track-a gure jarduerarekin guztiz bat datorrenean, plangintza-lana arinagoa egiten da.

Batzuetan gertatzen da egin nahi dugun ibilbidea ez datorrela bat deskargatu dugun track-arekin, eta konponketak egin behar ditugu gure beharretara egokitzeko. Gerta daiteke bere sortzaileak track hori tratatu ez izana, eta bidean desbideratzeekin topo egitea. Bide okerrengatik joatea, argazkiak ateratzeko joan-etorriengatik eta bestelako arrazoi egon daitezke track-a modu egokienean ez egoteko. Ez da gauza larria nabigazioari begira, ibilbide osoa kontuan hartzen badugu, baina track garbi batek nabigazioarekiko ziurgabetasuna murrizten du.

Gerta daiteke, halaber, gure ibilbiderako deskarga daitekeen track bat ez aurkitzea, eta, beraz, etxean bat sortzea aukera ona izango da zalantzarik gabe. Jakina, kalitatezko mapa kalibratuak baditugu eta mendian izanik  erreferentzia bat izan nahi badugu orientazioari begira.

Horretarako, postaren hasieran aurreratu dugun bezala, BaseCamp erabiliko dugu, ez beste kalitatezko aukerarik ez dagoelako, ezta gutxiago ere. Ezagutzen dugun tresna delako, eta programaren nondik-norakoak ikasteko denbora-epea urria duelako.

 

TRACK BAT BASECAMP BIDEZ ZEROTIK HASITA SORTU

Track-a sortu aurretik, argi izan behar dugu zein izango diren txertatuko ditugun interes-puntuak edo Waypoint-ak, gure nabigazioa ahalik eta osoena eta seguruena izan dadin. Jatorria eta helmuga, ur-hornidurarako puntuak, aterpeak eta etxolak, bibakak, bidegurutzeak, lepoak, ainguraketak, pasagune garrantzitsuak, baita lurrean fisikoki kokatzen lagunduko digun hurbileko gailurren bat ere … funtsean, baliagarria izan daitekeen edozein elementu.

Waypoint-ak identifikatuta, maparen gainean jarriko ditugu.

 

WAYPOINTAK SARTU

  • BASECAMP PROGRAMAN BARNERATUTAKO BILATZAILEA ERABILIZ

BaseCamp softwarearen goiko eskuinaldean bilaketa-kutxa bat dago, bilaketa-motorra duen edozein webgune edo App batean aurki dezakegunaren antzekoa. Bilatzen duguna aurkitzeko modurik azkarrena da, oro har.

Gauza pare bat hartu behar dira kontuan. Lehenengoa da bilatzaile honi asko axola zaizkiola ortografia-akatsak, eta, beraz, tilde soil bat ez egoteak emaitzarik gabeko bilaketa eragingo du. Bigarrena, bere liburu-fitxategian daramatzan izenak erabiltzen dituela da, hau da, Marcadau aterpea aurkitzen saiatzen bagara eta bere liburu-fitxategian Waloon aterpea bezala agertzen bada, ez dugula inolako emaitzarik lortuko.

Bidea nolabait errazteko, guk izen generikoaren araberako bilaketak egitea gomendatzen dugu. Adibidez, Viadós sartzean, mapak hiru aukera ematen dizkigu: Señal de Viadós, Refugio de Viadós edo Bordas de Viadós.

Buscador BaseCamp

Klik bikoitza egingo dugu nahi dugun aukeran, eta sistemak helburuaren gainean jarriko gaitu. Era berean, BaseCamp programak leiho bat irekiko du, eta hainbat aukera erakutsiko dizkigu bertan  Horietako bat, bandera baten moduan erakusten da. Haren gainean klik eginda, hautatutako puntua Waypoint bihurtzea nahi dugula adierazten ari gara.

Waypoint bat markatzen dugun bakoitzean, zerrenda agertuko da ezkerreko zutabean, Mi colección izeneko atalean.

BaseCamp Waypoint buscador

  • TRESNA-BARRAN WAYPOINT-AK MARKATZEKO FUNTZIOA ERABILIZ.

Mapatan, badira indexatuta ez dauden izenak edo lagunartean ezagutzen ditugun bezala agertzen ez direnak. Kasu honetan, puntua eskuz bilatu behar dugu. Jatorria eta helmuga ezagutzen baditugu, bidea jarraitu besterik ez dugu aurkitu nahi duguna topatu arte.

Interesgunea aurkitu ondoren, zoom-a erabiliz ahalik eta gehien hurbildu behar dugu (saguaren gurpila). Posizio horretatik, erreminta gunera joan eta banderaren gainean klik egingo dugu. Botoia aktibatu egiten dela ikusi ahal izango dugu. Honakoa garrantzizko datua dugu; izan ere, botoia berriz sakatzen ez dugun bitartean, pantailan egiten dugun klik bakoitza erreferentzia-puntutzat hartuko da. Horregatik, ahalik eta gehien hurbiltzea gomendatzen dugu, nahi dugun puntutik kanpo klikatzeko aukera murriztu egiten baitugu.

Nahi dugun puntua edo puntuak markatzean, banderaren botoia sakatuko dugu berriro, eta prest.

BaseCamp Waypoints colocados

WAYPOINT-EN DATUEN ALDAKETA

Orain, “Mi colección” atalean Waypoint-en zerrenda daukagunez, bakoitzaren balioak alda ditzakegu, gure gustu eta beharretara egokitzeko.

Sistemak lehenetsita ematen dituen izenak aldatzea komeni, nabigazioa errazteko asmoarekin. Vivac izenaren ordez Vivac Ibones Azules jarri ezkero, baliotsua den informazioa izango dugu gure gailuan.

Gauza bera gertatzen da ikonoekin ere, bandera edo puntu soil batetik, gehien gustatzen zaigun ikonoa bertan jar dezakegu, hala nola tontor baten irudia bandera baten ordez, edo aterpeak markatzeko txabola bat erabili. BaseCamp ez dauzka ikono asko aukeran, baina zerbait bada. Aipatzekoa da ikonoak baliozkoak izango direla track-a PCan dagoen bitartean; beraz, ez dira gailura transferituko. Hala ere, track-a sortzerakoan, begiratu xume baten bidez, ibilbidean sartuko ditugun elementuak antzeman ditzakegu.

Interesguneetako datuak aldatzeko, aldatu beharreko Waypoint-aren gainean klik egin besterik ez dugu Mi colección atalean.

BaseCamp modificar waypoint

WAYOINT-AK EZABATU

Errore bidez sartu dugun edo trackean ez sartzea erabaki dugun interes-puntu bat ezabatzea erraza da. Waypoint-a Mi colección atalean hautatuko dugu, eta saguaren eskuineko botoia sakatuta, Borrar aukera hautatuko dugu menuan.

IBILBIDEAREN GRABAKETA

Atal honetarako, guk aldez aurretik hautaturiko bidezidorrak kontuan hartuta, gustatuko litzaiguke sistemak berak track-a sortzea, baina ez dugu horrelako zoririk izango. Momentuz behintzat.

Saguarekin ibilbidea jarraituz, track-a eratuko dugu. Alde positiboa da guk ibili beharreko norabidearen erabakia hartzen dugula. Bestalde, hau burutzeko nahiko denbora eman beharko dugu, baldin eta zenbateko zehaztasunarekin bidea eraiki nahi dugun.

Testuinguru horretan, zehaztasunaren eta gauzatze-abiaduraren arteko oreka bilatzea, gure baliabideak optimizatzeko modu ona da. GR edo HRP bezalako bidezidor nabarietan ez dugu nabigaziorako horrenbesteko zehastasunik behar, aldiz, Midi d ‘Ossauko tximinietako bidean hobe txukun aritzen bagara.

ibilbidean lan egiteko orduan teklatuaren geziak erabiliko ditugu, ikuspuntua maparen gainean mugitzeko, eta saguaren gurpila zoomaren maila doitzeko.

Zoom-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta zehatzagoa izango da trazatutako ibilbidea, eta denbora gehiago beharko dugu hura gauzatzeko. Zoom-maila txikiagoan, lan-abiadura handiagoa lortuko dugu, baita maparen ikuspegi hobea ere, baina zehaztasuna bidean galduko dugu. Guk saguaren gurpil-puntu bat edo bi urrundu ohi ditugu maximotik, hiru parametroen arteko oreka bilatzeko. Beharren arabera aldatzen ditugu zoom-aren mailak.

Prozesuan zehar, gomendagarria da bide onetik goazela egiaztatzeko adina urruntzea. Erroreari aurrea hartzeko denbora gutxiago eman behar zaio, zuzenketa bat egitea baino.

BaseCamp Nuevo Track

TRACK EDO ATAL BERRI BAT IBILBIDEARI GEHITZEA

Hitz egin ez dugun zerbait da: behin betiko track bat sor daiteke, bai jarraian edo geroago josiko ditugun atalez osatua. Imajina dezagun, une batez, gure webguneko Picos del Infierno mendietara igotzeko track-a erabiliz, Ibon Azul Superior lakura GR11tik sartu nahi dugula, proposatutako bidetik joan beharrean.

Track berri bat sor dezakegu, desbideratzea hartzen dugun puntutik abiatuta, berriz ere GR11ko ibilbidearekin bat egiten dugun arte. Behin sortuta, track nagusia elkarguneetan banatzen dugu, eta sortu berria itsatsi. Interesatzen ez zaigun tartea kenduko dugu, eta dagoeneko prest daukagu track berria.

Tresna-barran bi zapata-zolarekin irudikatutako ikonoa aukeratuko dugu. Sagua ikonoaren gainean jartzen badugu, haren funtzioa adierazten duen informazio-etiketa agertuko da, kasu honetan “Nuevo track”. Kurtsorea aldatu egiten da eta arkatz baten morfologia hartzen du. Arkatza hasierako puntura eramaten dugu eta bertan klik egiten dugu. Hortik aurrera, ezkerreko botoia sakatuta track-a “grabatu” egingo dugu, kurtsorea bidezidorrari jarraituz mugitzen dugun bitartean.

Ezkerreko botoiari sakatzen utzi ezkero, track-aren grabazioa eten egingo da, baina berriro ere lanean hasteko garaian, grabatutako azken puntutik jarraituko du. Funtzio hau erabilgarria da oso, aurrera egin ahala maparen posizioa (teklatuaren geziak erabiliz) aldatzeko aukera ematen digulako, baita zoom maila (saguaren gurpila medio) aldatzeko aukera ere. Beraz, parametro horiek doitu ondoren, etenaldiaren lekutik jarraitu ahal izango dugu.

Oinatzetako ikonoaren gainean klik eginez, BaseCamp programak trackaren grabazioa amaitutzat ematen dugula interpretatzen du . Jakina, beti sar gaitezke “Mi colección” atalean,  beharrezkoak diren aldaketak egiteko.

TARTE BERRI BAT SARTU IZANAREN ADIBIDEA

Karruselaren lehen irudia zati berriaren sorrerarekin bat dator. Bigarrenerako, hasierako track -a moztu dugu (berde kolorekoa), eta bokaleko bidezidorretik pasatzen den atala kendu ere. Azken argazkiarekin amaituko dugu, bukaerako lotura irudikatzen duena (aldatutako track berria urdin kolorez marraztuta ).

TRACK-AREN MODIFIKAZIOA

Logikoena da noizean behin saguak ihes egitea eta ibilbidearen zati bat mendi-bidetik kanpo uztea. Zorionez, BaseCamp programak baditu hamaika erreminta gertakari horri aurre egiteko.

Aipatu beharra dago funtzio horietarako sarbide zuzena, normalean BaseCamp programak lehenetsita ezkutatzen ditu; beraz, tresna-barran bistaratzea aktibatu behar dugu lehenik:  “Ver” menuan eta “Barra de utilidades” atalean klik eginez, edizio-funtzioak aktibatuko ditugu.

  • INSERTAR FUNTZIOA

Funtzio hori erabiliz, mapan jarraian dauden bi punturen arteko tarte bat sar dezakegu. Funtzio hori bereziki baliagarria da, adibidez, lepo batetik igarotzen den ibilbide bati tontor bat sartzea ahaztu bazaigu. Zehaztu behar da tarte berria jarraian egiten ez badugu eta helmuga-puntutik at bukatu ezkero, sistemak ez duela grabatuko.

  •  MOVER FUNTZIOA

Aldendutako putu hori mugitzea ez da arazo bat, funtzio honek, aukeratutako puntua bakarrik mugitzeko aukera ematen baitigu, literalki nahi dugun lekura eramateko. Oso baliagarria da saguak ihes egin digunerako, track-a grabatzean.  Estaldura txikiko uneetan ematen den GPSaren eldarnioak zuzentzeko gomendagarria da, hala nola, baso edo sakanetatik igaro garenean edota internetetik deskargatutako track-etan.

  •  BORRAR FUNTZIOA

Guk mendira joan garenean sortu ditugun ibilbideak garbitzeko erabiltzen dugu. Adibidez, atzera egin dugula adierazten duten puntuak kentzeko.

Puntuak banaka edo seriean ezaba daitezke, ezkerreko botoia sakatuta sagua arrastatzen badugu.

Atal handi bat ezabatu nahi badugu, hobe da ibilbidearen gainean klik bikoitza egitea eta hortik ezabatzea. Prozedura erraza da, track-ean klik bikoitzarekin ibilbidearen laburpen-koadro bat irekitzen da, eta bertan ibilbidea osatzen duten puntu guztiak zerrendatuta agertzen dira. Koadroa irekita dagoela, ezabatu beharreko tartearen puntuetako batean klik egingo dugu, hau aktibatzeko. Mapan, puntua zirkulu laranjatu baten bidez markoztatuta agertzen denean, aktibatuta dagoela jakingo dugu. Era berean, laburpen-koadroaren leihoan klik eginez gero, kolore urdinean agertuko da.

EZABATZEAREN ADIBIDE BAT

Teklatuko geziak erabiliz, lehioan agertutako puntu-zerrendan zehar gora eta behera mugitu gaitezke teklatuaren geziak erabiliz. Honakoa sekulako abantaia da atal handiekin lan egin behar dugunean, mugitzen goazen heinean mapan puntuaren posizio zehatza ikusi dezakegulako.

Adibidez, ezabatu behar dugun puntu-tartea 4227 eta 4345 posizioen artean kokatzen da (“Índice” izeneko laburpen-koadroaren ezkerreko zutabean ikusgai) . Lehenengo puntuan klik egin eta teklatuan beheranzko norabidea adierazten duen geziarekin mugituko gara, letra larriko tekla sakatuta mantentzen dugun bitartean. Hau lortzeko bigarren modu bat,  4227 puntua hautatuta, maiuskula tekla sakatuz 4345 puntuaren gainean klik egitean suertatzen da. Teklatuko Supr tekla sakatu besterik ez dugu egin behar edo, bestela, eskuineko botoiarekin klik egin “Borrar” aukera hautatzeko. BaseCamp programak hautatutako tartea ezabatuko du eta automatikoki aurreko eta ondorengo puntuak josiko ditu, trackari jarraipena emateko.

BaseCamp Borrar

  • CORTAR FUNTZIOA

Gure helburutik haratago doan track bat izateak ez du zentzu handirik. Batez ere,  gure GPS gailua nabigaziorako erabiliko badugu; izan ere, begirada bakarrean eta Waypoint zehatz batetara jo beharrik izan gabe, helmugara iristeko zenbat gertzen zaigun  interpretatzeko gaitasuna izango dugu.

Horrelako zereginetarako, ez dago misteriorik. Guraizearen ikonoa aktibatu eta gure ibilbidearen amaiera markatuko duen puntuaren gainean klik egingo dugu (edo trackaren aldaketa garrantzitsu baten elkargunean). BaseCamp programak bi zatitan banatuko du track-a, hauek bi unitate independentetzat hartuz. Nahi ez dugun track hori kendu eta erabiliko duguna gordeko dugu.

BASECAMP PROGRAMAREKIN TRACK ELKARKETA BURUTZEA

Ziurrenik, hau izango da BaseCamp programaren funtzio interesgarrienetako bat, ibilbide berriak sortzeari begira. Saretik deskargatutako track bat erabil dezakegu, eta aldaketa bat egin, une jakin batetik aurrera haren norabidea aldatu edo luzatzeko.

Adibide bat jartzearren, gure zeharkaldien atalean, Les Gaves de Cauterets (Les Gaves de Cauterets 1 eta Les Gaves de Cauterets 2) osatzen duten ibilbideak konbinatu ditzakegu. Marcadau haranetik jaisten den track-a Pont d ‘Espagnera iritsi aurretik mozten badugu eta trantsizio-tarte bat gehituz gero, Gaube aldera igotzen den ibilbidearekin bat egin dezakegu.  Behin eta ibilbide bakoitzean egin beharreko modifikazioak egin ondoren, bi track-ak hautatu behar ditugu (martxa-ordenan), eta konbinatu egin behar ditugu (saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez eta menuan dagokion aukera hautatuz).

Sortu berri den track konbinatuaz gain, “Mi colección” atalean hura osatzen duten track-ak gorde nahi ditugun galdetuko digu BaseCamp programak. Segurtasunagatik, hobe da bertan gordetzea, track berriak martxaren ordena egokia duela eta itsasteko garaian arazorik izan ez dela egiaztatu arte. Ondoren, BaseCamp programatik ken ditzakegu.

Irudi-sekuentzian honakoa ikus dezakegu:

  1. Track-ak hautatzea, bi ibilbideen arteko lotunea ezartzeko.
  2. Lehen track-aren soberako zatia kentzeko ebaketa-prozesua (Bigarrenarekin gauza bera egin behar da).
  3. Tarte berri bat sartzea, lehen track-a bigarrenera hurbiltzeko.
  4. Bi track-ak martxa ordenean batzea.
  5. Soberan dauden tarteak eta Waypointak kentzea

 

BASECAMP PROGRAMATIK TRACK-AK ESPORTATZEA

Une honetan, “Mi colección” atalean Waypoint ugaridun zerrenda bat izan beharko genuke, sortu dugun track-arekin batera, esportatuak izateko prest.

Bi esportazio-modu daude bildumaren zerrendan ditugun elementuetarako. Lehenengoan, bereizita hautatzen dugun elementu bakoitzarekin fitxategi bat sortuz esportatu dezakegu (horietako bakoitzaren gainean klikatuz, Ctrl sakatuta), edo, bestela, bilduma osoa erabiliz. Erosotasunagatik, esportazioa egin aurretik trackean sartu nahi ez dugun guztia bildumatik kentzea gomendatzen dugu. Horrela, jarraitu beharreko ibilbideari ez dagokion Waypoint bat bera ere ez dagoela mapan egiaztatu ahal izango dugu, nabigatzeko orduan  nahasterik egon ez dadin.

  • PC-RA ESPORTATZEA

BaseCamp programak fitxategiak esportatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkigu, eta horrek programa markaren gailuetatik harago erabili ahal izatea ahalbidetzen du. Eskaintzen dituenetatik, interesgarrienak GPX eta KML formatuetara egindako esportazioak dira.

Horietako lehenengoarekin, sortu dugun track-a ia edozein GPS gailurekin erabili ahal izango dugu. Bigarrenak Google Earth-en ibilbidea txertatzeko aukera emango digu.

Prozedura erraza da: Menuan “Archivo” atalean klik egin eta esportatzeko aukera hautatuko dugu. “Mi colección” ataleko,  edo haren zati bateko elementu guztiak hautatu ditugula, dagokion aukera hautatuko dugu. Sistemak leiho bat irekiko digu, bertan fitxategi berria non eta zer formatutan gordeko dugun adierazi ahal izango dugu.

  • GARMIN GAILURA TRACK-A BIDALI

Nabigaziorako Garmin gailu bat edukiz gero, ibilbidea aparatura zuzenean bidaltzeko aukera izango dugu. Kasu honetan, menuan “Archivo” gunean sartu beharrean, “Dispositivo” atalean sartu behar dugu, “Enviar a dispositivo” funtzioaren bidez.

BaeCamp Enviar a dispositivo

Orain, BaseCamp programa erabiliz geure ibilbideak sortzen dakigunez, garrantzitsuena baino ez zaigu geratzen: ibilbidea ondo planifikatzea, motxila prestatzea … eta gozatzera!