5 Arrazoi paketatzeko zinta motxilan eramateko

Hasiera/Orokorra/5 Arrazoi paketatzeko zinta motxilan eramateko
  • Cinta de embalar en la mochila

5 Arrazoi paketatzeko zinta motxilan eramateko

Hasiera batean paketatzeko zinta motxilan lekurik ez luke izango, mendira eramaten ditugun gailu eta trasteekin ez baitu zer ikusirik.

Hala ere, median gaudela, egoera batzuk suertatu daitezke zeinetan bat-bateko konponketa batek suertatutako balizko arazotik atera gaitzakeen.

Argi utzi behar dugu produktu orotan bezala, kalitate askotarikoak ditugula zintak, hortaz, nonbait erostekotan, ez gaitezen xuhurrak izan eta betiko burdindegikoa har dezagun. Zinta desbiribilkatzeko orduan hausteko joerarik edota pegatzeko zailtasunik badu, motxilara baino hobe zaborretara botatzea.

Demagun zintarekin asmatu dugula, ikus dezagun orduan zer, nola eta non erabili dezakegun ezinbesteko lagun berri hau.

1) Boten zolarenak egin duenean

Hamaika arrazoi desberdin bilatu ditzake bota baten zolak nahikoa duela erabaki eta dagokion lekua uzteko. Honakoa oinarritik gertu gertatuz gero, egoera arras barregarria eragin dezake, baina urruti gertatzen bada jai daukagu.

Zorionez, galdutako zolak momentuan errekuperatzen dira. Oin zolarekin zapaldutako lehen harriarekin konturatuko baikara botak kale egin duela. Behin zola berreskuratuta, dagokion lekuan jarri eta zintarekin hasiko gara. Hiru puntu kritiko izanen ditugu: punta, uztaia eta orpoa.

Aipatutako hiru puntu hauek lotzea lortzen badugu, zinta tarteka errepasatuz gero, kontu handiz eta modu eskas batetan, onik bueltatzea lortuko dugu.

2) Urratuen konponketa

Ederra dugu paketatzeko zinta hari eta jostorratzik ez dugunean. Mendira jantzita daramagun eta elementuekin kontaktuan dagoen arropa orok urratuak jasan ditzake.

Egoerak okerrera egin dezake baldin eta urratua hainbeste maite dugun kapusaian gertatzen bada ekaitzak harrapatu gaituenean. Bota lotzeko erabili dugun eta hain fidagarria den zintaren buelta anitzeko teknika bera erabiliko dugu, oraingoan errefortzurik gabe.

Konponketen sailkapenetan ez dugu itxurosoena izango honakoa, eta ur tanta bat bera ere pasatzen ez utziko duenaren erabateko segurtasunik ere ez dugu izango, baina ur kopuru handi, elur eta haizearen aurkako bermea emango digu.

3) Kanpadendako hautsitako hegaxkak

Hegaxkaren bat haustean edota kanpoko geruzan urraturik suertatzen bada sekulako aliatua bilakatuko zaigu paketatzeko zinta. Hausturaren alde bakoitzean zintaren bueltak zentimetro batzuk luzatzen baditugu, zuzenean lortuko dugu bi zatien bateratzea.

Bateratze mota hau nahiko ahula izango da, baina inguruan zuhaitz adar hezerik baditugu, ferula antzeko bat egun dezakegu. Bestela ere elementu sendo eta malguekin gauza bera egin dezakegu, adibidez bi hortzetako eskuila erabiliz. Lotura hau ongi egin badugu, kanpadendako kanpoko geruzak lozakutik at izanen dugu gaua bertan emateko, hori bai, luxu handirik gabe.

4) Gerriko eta tiranteak

Egia esan behar badugu, hauetarako onena kordinoa izango da beti, zalantza izpirik gabe. Faltan dugunean zintarekin moldatu beharko dugu, eta jakin lana ongi egingo duela.

Zintarekin egin beharreko bakarra neurri konkretu bateko uztai bat da. Honakoa lortzeko zinta luzetara tolestuz eta koladun bi aurpegiak bata bestearekin itsatsiz lortuko dugu. Bi muturrak lotuz lortuko dugu uztaia. Praketarako gerrikoa, kameraren estalkiarentzako tirantea edo motxilaren bularreko doitze sistema konpondu ahal izango dugu honen bidez. Uztai batzuk batera jarri ezkero, motxilaren euskarri nagusi bezala lan egin dezake zintak. Ez da oso erosoa, baina bai eraginkorra beharrezkoa denean. Aukeran nahiago motxilak dakarren euskarri barrubiguna mantendu eta loturak zintaren bidez konpondu.

5) Larrialdi-rapela

Mendi inguruan zintari eman ahal zaion erabilera ertzekoena izan daiteke. Gezurra badirudi ere, zintari buelta anitz emanez eta zirrindola bat sortuz gero, iltze, Parabolt edo zirgilo batetik beherako rapel bat egin daiteke daiteke. Beldurgarria den rapel bat egia esan behar badut. Zintari zenbat buelta eman behar zaizkio? Batzuk zortzi bueltako zirrindola batekin nahikoa dela diote, baina honetan zuhurkerietan ez ibiltzea komeni dugu.

Teknika hau federazioak emandako mendiko erreskate ikastaro batetan ikasi nuen, oraindik nerabe nintzelarik. Jakina rapela egiteko garaian segurtasun soka bat generamala, baina horren beharrik ez genuen izan, soilik tenkatu zen aurretik erabilitako zortzi bueltadun zirrindolari apropos karga bikoiztu genionean zintaren haustura derrigortzeko. Hori bai, beste batetarako kontua beharko du izan...

Teknika hau jakina denez, ez dauka inolako homologaziorik eta soilik azken aukera bezala erabili beharko da, hau da, larrialdi batetan erreskatea garaiz iritsiko ez denaren bermea erabatekoa denean.

 

 

5 azaroa, 2018|Orokorra|Iruzkinik gabe

Utzi zure iruzkina

Datuen babeserako oinarrizko datuak

  • Erantzulea Unai Jimenez.
  • Helburua Iruzkinak moderatzea
  • Legitimazioa Zure onespena
  • Hartzailea Zure datuak SOLUCIONES CORPORATIVAS IP, S.L.-ren zerbitzarietan gordeko dira
  • Eskubideak Datuak ikusi, modifikatu eta ezabatu.
  • Informazio osagarria Informazio gehiago https://www.treckview.com/eu/aviso-legal/.

EU
ES EU
Webgune hau cookieak erabiltzen ditu analisia egin eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Cookiekiko politikarako sarbidea footerrean aurkitu dezakezu. Onartu